Motzean

Txistulari bat?
German Intsausti, Alegiakoa. Oso gazterik ezagutu nuen, eta txistularien beste mundu bat ezagutzeko aukera eman zidan.
Plaza bat?
Tolosako Santa Maria plaza.
Festa bat?
Tolosako San Joan eguna aipatuko dut.
Musika talde edo bakarlari bat?
Paco Ibañez.
Segalari bat?
Bixente Mitxelena.
Segako modalitate bat?
Katalunian egiten dutena. Jende arteko festa da, herrikoia, neke handiegirik sortzen ez duena, baina teknikoa.
Sega apustu bat?
Oso barrutik bizi izan nuelako, eta hemengo sega estiloan egin zutelako, 2009an Euskal Herriaren eta Alemaniaren artean antolatu zuten apustua.