Kronologia

LGTBI kolektiboarentzat esanguratsuak izan diren hainbat momentu:
1969. Stonewalleko istiluak izan ziren New Yorkeko Greenwich Village auzoan, AEBetan.
1979. Espainiako Poliziako kide batek erail egin zuen tiroz Vicente Vadillo Santamaria Francis trabestia, Errenterian.
1990. Osasunaren Mundu Agentziak gaixotasunen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea.
1994. Sexu berekoen ezkontza zibilen erregistroa sortu zuten Gasteizko Udalean.
2001. Herbehereek sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak baimendu zituzten; neurri hori hartu zuen lehenengo herrialdea izan zen.
2005. Sexu berekoen arteko ezkontzen legea onartu zuten Hego Euskal Herrian, eta, ondorioz, baita Gipuzkoan ere.
2013. Sexu berekoen arteko ezkontzen legea onartu zuten Ipar Euskal Herrian.
2021. Trans Legearen eztabaidari ekin zion Espainiako Gobernuak.