V. Dantzari Topaketa bihar, Usurbilen

Joan den apirilaren 9an X. Dantza Eguna ospatu berritan, V. Dantzari Topaketa izango dute bihar, Usurbilen. Orbeldi dantza taldeak antolatuta, 16:00etan harrera egingo diete dantza talde gonbidatuei: Beasaingo Aurtzakari, Igorreko (Bizkaia) Arantzarteri eta Iruñeko Ortzadarri. 17:00etan, kalejira egingo dute herrian barrena, udaletxetik abiatuta, eta 19:30ean hasiko da dantza emanaldia, pilotalekuan. 23:30ean, berriz, erromeria izango dute, Alaiki taldearekin. Bestalde, maiatzaren 7an, dantzari gaztetxoen hirugarren topaketa egingo dute Usurbilen bertan, eta Hernaniko Ttarla dantza taldea, Zarauzko Jalgi dantza taldea, Urnietako Egape dantza taldea eta Oiartzungo Haurtzaro dantza taldea gonbidatuko dituzte. Egun osoko festa izango da.

Donostian, berriz, Dantzaren Nazioarteko Eguneko 25. Gala egingo dute etzi, Viktoria Eugenia antzokian, Donostia Kulturarekin lankidetzan. Bi saio izango dira: lehenengoa, 12:00etan, eta bigarrena, 19:00etan. Sarrerak salgai daude, Donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. Aurretik, bihar, XIX. Dantza saria jasoko dute Iker Arrue dantzariak eta Lide Arana aldundiko kultur sustapenerako arduradunak. Sari banaketa Donostiako udalbatza aretoan egingo dute, 12:00etan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.