Motzean

Politika?
Jendearen benetako arazoak konpontzea.
Politikari bat?
Aspaldiko bi: Olof Palme eta Ramon Rubial.
Oposizioa?
Demokrazia batean beharrezkoa den zerbait.
Tolosa?
Nire herria.
Hondakinak?
Esperientzia izugarria. Ekonomia zirkularrari bultzada emateko aukera ona. Kudeaketa garrantzitsua.
Zubietako errauste planta?
Etorkizuna.
Politikari ibilbidean markatu zaituen egun bat?
Asko, tristeak: hildako lagunak eta bidean gelditu direnak.
Zeri diozu beldurra?
Zenbait gaitan behar bezain ondo ez jarduteari eta lagunen eskaerei ondo ez erantzuteari.
Desio bat?
Euskadin hasi dugun normalizazio prozesu hau ondo lantzea, eta gure seme-alabak beste errealitate batean bizitzea.
Aholku bat?
Saiatu helburuak eta ametsak betetzen, eta, behar denean, eskatu laguntza.