Egitaraua

Espazio Lagunkoien I. Topaketa egingo dute gaur Tolosako Inmakulada lanbide ikastolan, ikasleek urte osoan egindako lanari amaiera emateko asmoz.
10:00-10:15. Berpiztu batzarraren eta espazio lagunkoien aurkezpena.
10:15-11:45. Tailerrak. Ipuin kontaketa eta eskulanen tailerra, dantza eta yoga saioak, esperientzia tailerrak eta bertsolaritza saioa, eta antzerki tailerra eta grafiti saioa izango dira aukeran. Ikasle bakoitzak bi tailer aukeratu beharko ditu.
11:45-12:30. Hitzaldiak: Edurne Pasaban, Agustin Erkizia, Irantzu Tolosa eta Iratxe Etxenike.
12:30-14:00. Kontzertua eta zumba saioa.