Motzean

Eibar ala Bartzelona?
Egunerokotasunerako, Eibar, baina Bartzelonara joateko aukera daukadanean, aprobetxatu egiten dut.
Informatika ala poesia?
Informatikak poesiarako egiten du behar.
1980ko hamarkada ala 2020koa?
2020koan zoriontsu izatea dut helburu, 1980koaz gozatu nuelako. Orduan, errepikaezina zen mugimendua, eta 2020ko pandemiarik eta gerrarik ez zegoen.
Txonta ala Untzaga?
Orain, sarriago joaten gara Untzagara, Txontan ez dago-eta tabernarik. Txontakooi ere gustatzen zaigu bidaiatzea.
Ikasle garaia ala gizarte mugimenduak?
Ikasle garaikoa etapa bat da; gizartekoa, berriz, betiko izaten da.