Gipuzkoaren eta Iparraldearen arteko lankidetza

Gipuzkoarrek eta Ipar Euskal Herriko herritarrek hurrengo urtetik aurrera Bidasoa ibaiaren bi aldeetako garraio publikoan bidaiatzeko aukera izango dute ohiko garraio txartelarekin. Ipar Euskal Herrian garraio txartel propioa izango dute uztailaren 4tik aurrera: Txik Txak; Gipuzkoan aspaldikoa da Mugi. Hortaz, Mugi txartelaren jabe den herritar batek Ipar Euskal Herriko garraio publikoa erabiltzeko aukera izango du, eta Txik Txak txartelaren jabeek ere Gipuzkoan erabili ahal izango dute.

Gaur egun, Bilboko eta Gasteizko tranbietan, Bilboko metroko 3. linean eta Arabako autobusetan erabil daiteke Mugi txartela.

Leave a Reply

Your email address will not be published.