Kontzertuak

Hamalau talderen kontzertuez gozatu ahal izango dute bihar Tolosako Bonberenea gaztetxean, eta hiru DJ ere izango dira gero. 18:00etan hasiko dira kontzertuak, eta ordu erdi bateko iraupena izango dute. Entradium plataforman salgai daude sarrerak, eta Bonberenean bertan ere erosi ahal izango dira, bihar. Hauek izango dira taldeak:
– Rodeo.
– Sofa.
– Lepora.
– Humus.
– Occhi di Farfalla.
– Losado.
– Arima.
– Red Baleine.
– Tooth.
– Abereh.
– Dena.
– Adi!.
– Giante.
– Han.
– Olariusen Brothersak DJak.