Londresko ikur ikonikoetako bat, Aizkorripean

Londresko ikur ikonikoetako bat, Aizkorripean

Urtarrilaz geroztik, Londresko jatorrizko telefono kabina gorri bat dago Urbiako Fondaren aurrealdean. Aritz Altubek, orain arteko jabeetako batek, hamabi urte eman ditu horrelako kabina baten atzetik, Londresen kaletik kentzen hasi zirenetik. Makina bat aurkitu izan ditu Erresuma Batuan, baina, garraio kostuak garestiak zirela eta, bila eta bila jarraitu du azken urteotan.

Orain urtebete, Bilboko pub bateko jabeari erosi zion kabina. Raul Arraiza Ihabarko (Nafarroa) lagunari eraman zion kabina, eraberritzeko eta konpontzeko. Hala, Aizkorri-Aratz natur parkeko paisaiaren parte bihurtu da. Azken hilabeteotan sare sozialetan zabalkunde handia izan dute hainbat mendizalek kabina horren aurrean ateratako argazkiek.

Leave a Reply

Your email address will not be published.