Motzean

Donostia?
Jaioterria, maite dudan hiria.
Patinak?
Maitasuna.
Txuri-Urdin?
Oso toki berezia. Betirako sarrera eman didate.
Seme-alabak?
Arazoak ematen dituzte beti. Aholkurik onena, seme-alabarik ez edukitzea. Andrea bai, baina seme-alabarik ez.
Bilobak?
Bihurriak.
Politika?
Ez diot kasu handirik egiten. Botoa ematen diot EAJri, eta kito.
EAJ?
Nirea.
Parranda?
Ez zait gustatzen. Ez dut edaten eta ez dut erretzen.
Jaki bat?
Ez zait gustatzen jatea, baina, tira, dilistak, gozokiak eta txokolatea laranjarekin.
Edari bat?
Ura eta esnea. Litro bat esne edaten dut egunero.
Damurik badaukazu?
Ez.
Zer falta zaizu egiteko?
Imanen bidezko lehen motorra egitea. Ia ezinezkoa da, baina lau urte daramatzat saiatu eta saiatu.
Aholku bat?
Konstantzia.