Donostian eta Deban ere jarri dituzte toldoak

Zarautzen ikur bilakatu dira toldozainak, baina Gipuzkoako beste hainbat hondartzatan ere eskaintzen dute toldoen alokairu zerbitzua: Deban eta Donostian. Zarautzen gertatu bezala, pandemiagatik kendu egin zuten toldoen zerbitzua beste hainbat lekutan ere. Zumaiako Itzurun hondartzan hala gertatu zen, eta, kasu horretan, oraingoz, ez dituzte ipini berriro.

Donostian zozketa bidez banatzen dute toldoen erabilera, eta hiru hondartzatan daude toldoak. Denera, 1.400 zozkatu ditu udalak aurtengo uda sasoirako; Ondarretan, ohiko toldoez gain, 98 karpa eta 198 itzalkin ere zozkatu dituzte.

Leave a Reply

Your email address will not be published.