Motzean

Eibar ala Santurtzi?
Bakoitza bere garaian, baina Santurtzi izan zen lehenengoa.
Gehien hunkitu zaituen argazkia?
Nire argazki bat, Mendebaldeko Saharako kanpalekuetan; ume batzuen begiradak ziren.
Argazkilaritza analogikoa ala digitala?
Biak. Ezberdinak dira; era ezberdinak dira nahi duzun hori egiteko.
Argazkilaritza: lanbidea ala pasioa?
Batzuentzat, lanbidea; niretzat, pasioa.
Zure erakusketa gogokoena?
2013. urtean egin nuen erakusketa antologiko bat. 140 argazki zintzilikatu zituzten, laurehun gehiago zeuden karpetetan, eta ikus-entzunezko bat ere izan zen.
Argazkilaririk gogokoena?
Asko dira, baina Ansel Adams, [Francesc] Catala Roca eta Cristina Garcia Rodero.
Argazkiak, zuri-beltzean ala koloretan?
Lan dezente egin dut koloretan, baina zuri-beltzean nahiago.