Parke publikoetan eremu bat eskaini dute hainbat udalek

Parke publikoetan eremu bat eskaini dute hainbat udalek

Ingurugela proiektuak proposatuta landareen inguruko lanketa egiten hasi, eta eskolan bertan eremu berderik ez zeukatela jabetu ziren hainbat eskolatako arduradunak. Hori ikusita, tokian tokiko udalekin jarri ziren harremanetan, eta udalek eurek eman dute pausoa hainbat kasutan. Hondarribia da horietako bat. Eskola Agenda eta udaleko agenda uztartuta, San Markos parke publikoan eremu txiki bat eskaini diete Egiluze eta Ama Guadalupekoa ikastetxeko ikasleei. “Talaia ikastetxeak badauka bere gune propioa”, zehaztu du Juan Luis Silanes Hondarribiko Udaleko Ingurumen eta Hezkuntza zinegotziak. “Horrez gain, lorezainak probatzen ari dira zenbait eremutan belar zati batzuk moztu gabe utzi ote daitezkeen, bertaratzen direnek landareak hobeto aztertu ahal izateko eta beste aukera batzuk sortzeko”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.