Artista batzuen laguntza izan dute proiektuan

Popatik taldearen sorkuntzan bertako hiru kideak dira nagusi, baina hainbat lagun eta kidek parte hartu dute proiektuan. “Ni naiz taldean dagoen musikari eta abeslari bakarra berez, eta horregatik laguntza izan dugu abesti askotan”, dio Xabier Crehuetek. Gonbidatutako musikarien artean, Karlos Gimenez, Pello Ramirez, Xabier Zeberio, Jon Arruti eta Aitor Furundarena daude; kantarietako batzuk, Maria Mateo, Haizea Armendariz, Saioa Ventura eta Reincidentes taldeko Fernando Madina dira, eta Nerea Barandiaran irrintzilariak ere parte hartu du.

Ekaitz Goikoetxeak dio oso pozik dela abesti batzuetan parte hartu duten neska gazte batzuen ahotsak entzungo direlako: “Gonbidatuetako batzuk nire ikasleak dira, eta asko pozten nau abesti batzuetan haien ahotsak entzuteak; zoragarriak dira eta jendeak jakin behar du”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.