Motzean

Zer eman dizu idazteak?
Poza eta askatasuna. Idazten dudanean horretan bakarrik izaten dut burua
Eta irakaskuntzak?
Nire pasioa izan da. Asko maite izan dut nire lana.
Familia garrantzitsua da?
Oso. Harreman estua daukat anai-arrebekin baita nire senarraren familiarekin ere.
Zer da Legazpi zuretzat?
Nire herria. Ez dut nire burua beste toki batean irudikatzen.
Eta Quintana de la Serena?
Nire aita, nire ama eta haurra nintzeneko bizipenak. Quintanako usainak ez zaizkit inoiz ahaztuko.
Eta Altsasu?
Leku kuttuna da.
Gustuko idazleak?
Almudena Grandes, Isabel Allende, Carlos Ruiz Zafon, Cristina Lopez Barrio eta Federico Garcia Lorca.
Non bilatzen duzu zure nobeletarako inspirazioa?
Maitasunean, 36ko Gerran, askatasunarengatik borrokatu duen jendearengan…