Alderdien erreakzioak

Asteazkeneko osoko bilkuran, Batzar Nagusietan ordezkaritza duten taldeek aukera izan zuten Markel Olano ahaldun nagusiak esandakoari erantzuteko. Hona hemen taldeen esanak:

Juan Karlos Izagirre (EH Bilduko batzarkidea)

“Ez da edozein krisi, sistema oso baten porrota baizik, zeinak erantzun sakonak eta politika berriak behar dituen. Harritzen nau ahaldun nagusiak amaitutzat emateak zaharren egoitzetako langileen eta patronalaren arteko gatazka. Ahaldun nagusi batek ez du gutxietsi behar sindikatuen eginkizuna”.

Joanes Fiel (Elkarrekin Podemos-IUko batzarkidea)

“Pandemia aurreko bide orri bera du aldundiak; pribatizazioak zuritzen ditu, gobernantza kolaboratiboaren mantra faltsuarekin. Egoeraren analisi okerra da, baita soluzioak ere, hazkunde infinituaren logikari jarraitzen diotelako. Bideraezina da, eta egungo egoera sortu du”.

Juan Carlos Cano (PPko batzarkidea)

“Familiekin adeitsuagoa den fiskalitate bat eskatzen dut. Ez da soilik zergak jaistea, hori ere bai, baina familiak kontuan hartzea komeni da, familia ugarietatik hasita”.

Susana Garcia Chueca (PSE-EEko batzarkidea)

“Etorkizuna Eraikiz programarekin, PSE-EEren eta EAJren foru gobernuak etorkizuna eraiki nahi dugu, ez soilik imajinatu. Harro gaude errealitate progresista eta demokratikoki aurreratua sortzeko gobernuari egiten diogun ekarpen sozialistaz”.

Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJko batzarkidea)

“Markel Olano eta EAJ prest zeuden larrialdiei aurre egiteko. Bi gauza geratu dira argi pandemiarekin eta Ukrainaren inbasioarekin: 40 urteko zerbitzu publikoaren ondoren, Markel Olano eta EAJ prest zeudela larrialdiei aurre egiteko”.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.