Motzean

Gustukoen duzun lasterketa?
Animazioagatik, Behobia-Donostia. Kirol errendimendu aldetik, Valentziako maratoia [Herrialde Katalanak].
Miresten duzun kirolari bat?
Nire ahizpa zaharrena [Marta Silvestre].
Aquariusa ala garagardoa?
Ez bata eta ez bestea; urzalea naiz ni.
Lasterketaren aurreko maniaren bat?
Azkenaldian, lasterketaren bezperan jaten dudana zaintzen hasi naiz. Maratoi erdiko marka egin nuenean [Valentzian], arroza ilarrekin afaldu nuen, eta ordutik hori errepikatzen dut.
Behobia-Donostiako une bat?
Errenteriatik pasatzea.
Janaririk gustukoena?
Teruelgo gatxak.
Bizitzarako filosofia?
Profesionalak ez garenok gozatzeko egiten dugu korrika. Gustukoa dugulako egiten dugu, eta, horregatik, lortzen ditugun emaitzei balioa eman behar zaiela uste dut.