N-1 eta A-15eko lotura aztertzeko, 476.000 euro

Andoaingo Udalak 476.000 euro jasoko ditu Espainiako Gobernutik, Bazkardon N-1 eta A-15 autobideen lotura nola egin aztertzeko. Andoaingo Udalak EH Bilduren zuzenketa bati esker jasoko du diru sail hori. “Egoera kaskarrean dauden guneak biziberritzea, eta ingurumenari, klimari, energiari, urari eta mugikortasunari lotuta hobekuntzak lor daitezkeen ikertzea” da xedea. Kritiko hitz egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bidegirekin hitzartuta baitauka jada Andoainen bi errepideak lotzeko proiektua.

Leave a Reply

Your email address will not be published.