Motzean

Kamera bat? Edozein. Argazkilari bat? Etxe aldera egingo dut: Carlos Pericas, nire senarra.
Erakusketa bat? Orain Tabakaleran duten Promesen Testura erakusketako Bohnchang Koo argazkilari korearraren Vessels lana.
Argazkiak zuri-beltzean ala koloretan? Koloretan.
Modelo moduan natura ala pertsonak? Natura, beti.
Oraindik bertan argazkiak atera ez dituzun lekuren bat? Europan iparralderago joatea gustatuko litzaidake. Letonian izan naiz, baina Norvegia eta Suedia inguruan ez, eta hango basoetan galtzea gustatuko litzaidake.
Oraindik argazkirik atera ez diozun pertsonaren bat? Peteris Vask konpositore letoniarrari erretratu bat, Letoniako basoan.
Argazkilaria ez bazina? Musikarekin edo beste arte batekin lotutako zerbait egingo nuke.