Motzean

Azkenaldian entzundako podcasten artetik, zein nabarmenduko zenuke?
Ulu Mediak egindako Harresi ikusezina; oso proiektu aberasgarria da.
Zein da podcastak entzuteko lekurik onena?
Txakurrarekin paseatzera irteten naizenean atsegin dut podcastak entzutea.
Zein musika estilo duzu gogokoen?
Egia esan, musika estilo denak gustatzen zaizkit; ez nintzateke bakar batekin geratuko.
Momentu kutunetan norbait gogorarazten dizun abesti bat?
Maria Dolores Praderaren Fina Estampa edo La Flor de Canela. Amarekin gogoratzen naiz abesti horiekin.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Akuikultorea.
Zer egitea atsegin duzu zuretzat denbora daukazunean?
Asko gustatzen zait bikotekidearekin, lagun minekin edo bakar-bakarrik zinemara joatea.