Motzean

Oholtzara irten aurretik duzun mania bat?
Ez daukat.
Estilo berri batekin ausartuko zinateke?
Momentuan beste musika estilo bat entzuten ari banaiz, agian, bai. Estilo finkorik ez dudanez, mugitzen joaten naiz beti, erosoen sentitzen naizen moduan.
Gustuko duzun abeslari bat?
Juice WRLD eta Lauryn Hill.
Dutxan rapeatzen duzu?
Bai, jo eta su!
Biniloa ala digitala?
Hip-hop mugimenduko lagunek entzuten baldin banaute… Niretzat, digitala, azken batean biniloa ez baitut asko erabili.
Abestera joan nahiko zenukeen herrialde bat?
Frantzia, bertako kultura eta musika asko gustatzen zaizkidalako.
Estudiokoa ala zuzenekoa?
Bi gauzak. Zuzenekoak magia puntu bat du eta estudiokoa da guk egiten duguna.
Hiri handi bat ala Oiartzun?
Oiartzun.
Txandala edo bakeroak?
Txandala.