Motzean

Kirola?
Bizimodu bat.
Reala?
Klub handi bat.
Oiartzun?
Realaren pare jarriko nukeen klub handi bat.
Eredu izan duzun hori?
Egunerokoan, gutxi izan genituen guk. Baina bultzatzen, aholkuak ematen, exijitzen… ama.
Roberto Olabe?
Asko laguntzen didan lankide aberatsa.
Jokin Aperribai?
Nire presidentea.
Natalia Arroyo?
Daukagun entrenatzailerik onena.
Jokalari bat?
1980ko Realarekin hazi nintzen ni; beraz, Roberto Lopez Ufarte. Magia egiten zuen.
Irakaskuntza?
Zenbat gauza gertatzen zitzaizkigun egunero umeekin! Asko betetzen ninduen 2 urtekoen gelak.
Zeri diozu beldurra?
Ingurukoak galtzeari.
Desio bat?
Nagoen tokian gauza handiak egitea.
Aholku bat?
Zauden tokian zaudela, egiten duzun hori gustura egin, errespetuz eta handikeriarik gabe.