Motzean

Gaur egun, beste ikasketaren bat hautatuko zenuke?
Ez. Ez nuke aldatuko, baina, agian, erabaki batzuk aldatuko nituzke.
Nor izan duzu erreferentzia?
Ez zait gustatzen bakarra hautatzea, horrelakoetan beste asko uzten ditugulako kanpoan.
Nora bidaiatuko zenuke gustura?
Asia erdialdeko tokiren bat ezagutu nahiko nuke.
Zerk laguntzen dizu barrua askatzen?
Kantuak. Berriro itzuli naiz kantura, eta oso gustura nabil.