Motzean

Gurutze Gorriko lanak amaitutakoan, zer egitea gustatzen zaizu?
Familiarekin egotea, alabaren futbol partidak ikustea eta bidaiatzea.
Bidaiatzeko toki bat?
Kataluniara joaten gara oporretan.
Zuzendari karguak aukerarik uzten dizu oporrak hartzeko?
Oporretan oporrak egiten ditut; deskonektatzeko aukera izaten dut.
Zure bulegotik Anoetako futbol zelaia ikusten da. Futbola gustuko duzu?
Kirola gehiago gustatzen zait ikustea egitea baino. Nik eskubaloian jokatu nuen, aspaldi.