GERO ETA GEHIAGO JAIZKIBELEN ALDEAN

Aspaldiko gizon eta emakume kopuru handienak hartu du parte Jaizkibel konpainiaren alardean aurtengo Hondarribiko jaietan. Denera, 350 pertsonak desfilatu zuten larunbatean alarde mistoan, haren aurkakoek urteroko plastiko beltz eta oihuen artean hartu zituzten arren. Hala ere, iaz debekatutako ibilbidea berreskuratu, eta Gernikako Arbolatik igaro ziren. Arratsaldean istiluak izan ziren; Ertzaintzaren eskutik jasotako tratua salatu zuen Jaizkibelek.