Olatu artifizialen parkeari bidea errazteko borondatea du Donostiako Alkatetzak »
Plan Orokorraren aldaketa babestuko du EAJk, Antondegi Gaineko etxebizitza proiektua moldatu, eta han bestelako proiektu pribatu bat egin ahal izateko.
Plan Orokorraren aldaketa babestuko du EAJk, Antondegi Gaineko etxebizitza proiektua moldatu, eta han bestelako proiektu pribatu bat egin ahal izateko.
Gipuzkoako hainbat gozogilek jendaurrean aurkeztu dute Gozoa elkartea, opilak eskuz eta mimoz sortzen dituztenen lanbidea sustatzeko. Eredu industrialetik desberdintzeaz gain, belaunaldi berrien transmisioa ere bermatu nahi dute.
‘Errenteriako uzta’ kanpaina jarri du martxan bertako udalak. Lehen sektoreko ekoizleei aitortza egitea eta haien produktuak ezagutaraztea da helburu nagusia.
Eraikinetako garbitzaileek bi eguneko greba egingo dute, kale garbitzaileek baino %28 gutxiago irabazten dutela salatzeko. Langileen %80 emakumezkoak dira. - Irakurri gehiago...
Azora inbertsio funtsaren esku geratutako etxeetako maizterrek salatu dute isilbidezko luzapenak egiten ari dela jabe berria. Elkarteko kideek zazpi urterako kontratuak nahi dituzte, Vascongadarekin egin bezala.
COVID-19ak guztiz baldintzatu zuen 2020a, eta haren mende egongo da 2021a ere. Itxura guztien arabera, urte zaila izango da ekonomikoki. Kirolean, kulturan eta arlo sozialean badaude hainbat data seinalatu, baina birusaren hedapenari begiratu beharko zaio egiteko aukerarik dagoen jakiteko. - Irakurri gehiago...
Adegik eta ELAk, LABek eta CCOOk sinatu dute hitzarmena. 2022ra arte egongo da indarrean
Gipuzkoako EHNEk salatu du ardi esnea erosten duten industria batzuk ez direla "garbi" jokatzen ari, erosi baino bi hilabete lehenago eskaintza bat egin behar dietelako artzainei, eta epe hori ez dutelako betetzen.
Mikel Alkorta eta Olatz Albisu donostiarrak Asteasun bizi dira, eta baratze ekologikotik ateratzen dute egunerokoa; kontsumo taldea Donostian dute osatuta.
2021eko Espainiako aurrekontuak babestearen truke, Loiolako kuartelak dauden lurrak Donostiako Udalari saltzea onartu du Espainiako Gobernuak. Militarrek, ordea, ez dute hiritik alde egingo, eta auzotik ere ez, aldaketarik ezean, hipika elkartearen sailetara joateko asmoa baitute. - Irakurri gehiago...