[Herriz herri] Zaldibia. Aralarpeko dantza hiria »

Aimar Maiz

Azaroaren 29an 250 urte beteko dira Zaldibiako pertsonaia historiko ospetsuena jaio zenetik: Juan Inazio Iztueta. 1767an jaio zen idazle, euskararen apologista eta, batik bat, dantzen biltzaile eta erakuslea. Bereziki gogoratuko dute sorterrian, haren izena duen fundazioak antolatutako egitarauan.

[Herriz herri] Villabona-Amasa. Bi herri eta udalerri bat »

Jon Miranda

Villabonak XIII. mende erdialdean dauka jatorria, Oria ibaiaren ertzeko beste hainbat herrirekin gertatzen den bezala. Abagune historiko egokia zen hura. Batetik, garai hartan pil-pilean zegoen Gipuzkoa alderik alde zeharkatzen zuen merkataritza, eta, bestetik, Oria ibaia komunikabide ezin hobea zen garraio hura guztia bideratzeko. Lehenagokoa da, ordea, Amasaren inguruko lehen aipamena. 1025. urteko agiri batean agertzen da, besteak beste, Saiazko haraneko herrixka moduan.

[Herriz herri] Usurbil. Aktibo nagusia: konpromiso soziala »

Aitziber Arzallus

Donostialdean, Gipuzkoako hiriburutik hamar kilometrora eta Oria ibaiaren ertzean dago Usurbil. 6.200 biztanle ditu, eta ia 25 kilometro koadroko azalera. Orio, Aia, Lasarte-Oria, Zizurkil eta Donostia ditu inguruan. Hiriburuaren eragin geografikoaren barnean egonagatik, usurbildarrek beren izaerari eusten diotela nabarmendu du Xabier Arregi alkateak (Zubieta, 1964). “Usurbil herri euskalduna da, eta euskal kulturak herri honengan utzitako ondare fisiko zein sentimentala ondo baino hobeto gordetzen du”. Usurbil herri “bizia” dela dio, eta usurbildarrak, “konpromiso sozial handikoak”; “horiek dira gure herriaren aktiborik garrantzitsuenak”.

[Herriz herri] Urretxu. Elkarlana, arrakastaren giltza »

Asier Zaldua
Irimo mendiaren magalean dago Urretxu, eta ia 7.000 biztanle ditu. Zumarraga du ondoan, eta herrigune bakarra osatzen dute biek. Garai batean indar handia izan zuen industriak, eta, hain zuzen ere, ekonomia suspertzea eta Zumarragarekin elkarlana bultzatzea dira udalaren helburu nagusiak.

[Herriz herri] Tolosa. Antzinako hiriburua, bihotz »

Itzea Urkizu Arsuaga
Mapei erreparatuz gero, Tolosa izan liteke Gipuzkoaren bihotza: ia-ia menditik bezain gertu dago kostaldetik; ia Nafarroa bezain eskura dauka Lapurdi; ia nekazari adina arraunlari dauzka. Mapetatik harago begiratuta, ordea, inguruko 27 herriekin batera arnasten duen bihotza da Tolosa.

[Herriz herri] Soraluze. Zulotik atera nahi duen herria »

Aitor Biain
Euskal Herriko beste herri askori gertatzen zaien bezala, orografia malkartsu batean dago Soraluze ere; zulo moduko batean. Deba ibaiaren bailara estu batean dago herria, Bergara eta Elgoibar artean. “Sarri esaten digute hor behean, zuloan gelditzen den herria da Soraluze. Guretzat, gure zulo maitea da, baina”.

[Herriz herri] Segura. Herri bizi baten eredua »

Loinaz Agirre

Erdi Aroan, 1256an, Segura hiribildua sortzeko agindua eman zuen Alfontso X.a Gaztelako erregeak. Herriko arkitekturak eta ondareak ondo baino hobeto adierazten du historian Segurak zer garrantzi izan duen. Dena den, 1256an Segura izena hartu aurretik, herriak Erraztiolatza izena zuela uste dute, eta gaur egun San Andres ermita dagoen inguruan zegoela. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen 1996ko otsailaren 6an, monumentu-multzo izenarekin. Gaur egun, Seguraren historia gertutik ezagutzeko aukera dago Ardixarra etxean eta Erraztiolatza museoan.

Elgoibarren ere bada basamorturik »

Unai Zubeldia

Produzitzen dugunaren %90 baino gehiago esportatzen dugu. Oso barneratuta daukagu nazioartekotasun hori; atzerrian dago gure egunerokoa”. Xabier Alzaga Danobat Elgoibarko enpresako zuzendari kudeatzailea (Eibar, 1976) gustura dago azken urteotan nazioartean lortzen ari diren lekuarekin. “Beti pauso bat aurretik ibiltzea da gure erronka; bai makinen teknologian, bai zerbitzuetan… Horretan ari gara, eta horrela jarraitzea da merkatuan hazten segitzeko biderik egokiena”.

[Herriz herri] Pasaia. Lau nortasun herri bakarrean »

Olatz Mitxelena

Ez da ohikoa, eta horregatik badu zerbait berezitik. Pasaiak lau herri txiki biltzen ditu udalerri bakarrean: Donibane, San Pedro, Trintxerpe eta Antxo. Herri bat badiaren bueltan sortua, eta portua erdian, bildu eta bereizi, biak bat egiten dituena. Gaur egun Pasaia ezagutzen ez duen norbaiti hari buruzko galdera eginez gero, arraunarekin lotuko du ziurrenik; eta herritar helduagoek, akaso, garai bateko ontziolarekin eta arrantza portuarekin. Eta ez da harritzekoa.

[Herriz herri] Ormaiztegi. Goierriko ‘Paris txikia’ »

Miriam Luki
Orain urte batzuk Ormaiztegiko Udalean lan egindako idazkari batek Paris txikia ezizena jarri zion herriari, bere txikitasunean sortzen zuen lan eskergagatik. Industria tradizioari lotutako herria da Ormaiztegi, eta horren isla da, esate baterako, Irizar autobus enpresa.