Gauez lanean jarraitzen dute »

Eider Goenaga Lizaso
Apirilaren 8an, Eneko Goia Donostiako alkateak Teledonostiren bidez erantzun zien metroko obrek kaltetutako Amara Zaharreko bizilagunen eskaerei: aurrerantzean obrak ez ziren gehiago gauez egingo.

Artisau garagardoaren biltoki »

Eneritz Maiz Etxarri

Artisau garagardoaren azoka da Beertoki. Bihar, laugarren urtez, Euskal Herriko hamazazpi artisau garagardoren aterpe izango da Villabona-Amasako pilotalekua. Azoka soila baino gehiago da, ordea, Beertoki garagardo azoka. Igor Fernandez, Jon Ander Artola eta Eneko Calvo billabonatarrak eta Aitor Otegi alkizarra daude egitasmoaren atzean. Kultura eta gastronomia gustuko dituztela onartu dute laurek, eta artisau garagardoaren zaletzat dute euren burua.

Teresa Castro: “Lesbianen presentzia kulturan oso eskasa eta estereotipatua da” »

Eider Goenaga Lizaso

Lesbianen Ikusgaitasunaren Eguna beharrezko jotzen du Teresa Castrok (Donostia, 1968), kolektibo horretan oraindik erreferentziak falta direla iritzita. Hain zuzen ere, komikietan “emakume lesbiana errealak” falta zirela iritzita sortu zuen 2013an L.S.B. Ana pertsonaia. Bost urteotan argitaratutako istorio guztien bilduma argitaratu berri du Castrok, eta apirilaren hasieratik salgai dago liburutegietan. Castrok lau urte egin ditu Gehituko lehendakari gisa, eta martxoaren 1ean utzi zuen kargua.

Kantuz erdietsitakoa »

Karmele Uribesalgo Alzola
Arreta jarriz gero, hegazti ugarirekin egin ohi da topo kalera ateratzean, eta are gehiago mendi buelta bat ematean. Hala ere, oro har, zaila izaten da espezieak identifikatzea.

“Lur jota, neure burua hiltzekotan egon naiz” »

Eider Goenaga Lizaso

Bere infernua 30 urte zituenean hasi zen, eta egun, 41 urterekin, infernutik atera ezinik jarraitzen du. 11 urteotan, suizidatzea ere pentsatu du Ainhoa Txokarrok. “Lur jota egon naiz, neure burua hiltzekotan bitan”. Xabier bikotekidearekin agertu da hitzordura —ez du abizenik eman nahi—. 2012an ezagutu zuten elkar, eta biak antzeko egoeran egoteak elkartu zituen.

Bidasoa berde eta garbi baten alde, auzolana »

Imanol Saiz

Auzolanean hiria eta ingurua garbitzea: hori izan da Irungo herritar talde baten asmoa. Joan den martxoaren 24an, 25 bat laguneko talde hori Arbes auzo ingurua garbitzen aritu zen, bidean aurkitu zituzten hondakin guztiak jasotzen. Antolatzaileek Garbi Eguna izena jarri diote “ekintza berdeari”. Talde ekologistako kideek argi dute ibilbide luzeko egitasmoa izango dela, eta hilaren 28an egingo dute hurrengo irteera berdea. Lehenengoan egin bezala, Arbes ingurua garbituko dute apirileko azken igandean ere. Mendialdean hasi, eta hirian amaituko dute ibilbidea. Taldeko kideek “irundar guztiei” dei egin diete garbiketa lanetan laguntzeko.

Errailetako memoriak »

Karmele Uribesalgo Alzola
Joan den urtean ehun urte bete ziren Vasco Navarro trena Arrasatera iritsi zenetik, eta 50 behin betiko kendu zutela. Bailarako garraiobide garrantzitsuenetako bat bilakatu zen mende erdi horretan, baina Espainiako Gobernuak, errentagarria ez zela iritzita, kendu egin zuen Lizarra (Nafarroa), Gasteiz eta Bergarako Mekolalde auzoa lotzen zituen trena.

Etxekoari maitasuna »

Aitziber Arzallus
Adinez gaztea izanagatik, molde zaharreko sukaldaria da Joseba Odriozola (Zestoa, 1985). Edo, ziurrenik, egokiagoa da parrilaria dela esatea, sukaldean ere jarduten duen arren.

Korrika, emozio kolektibo bat »

Eider Goenaga Lizaso

Irunen eta Hondarribian astelehenean izan zuten 21. Korrikan parte hartzeko aukera; gainerako gipuzkoarrek gaur arte itxaron behar izan dute. Mutrikutik sartuko da Korrika, 06:00etan, eta Eibartik bihar 15:00 aldera aterako da; igandean, berriro sartuko da lurraldean, 03:30 inguruan, eta Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga pasatu ondoren, Gasteizerako bidea hartuko du.

Autoari, matrikula; eta txakurrari, txipa »

Aitziber Arzallus
Esaerak dio txakurra dela gizakiaren lagunik onena. Eta lagunik onenek elkar zaintzen dute. Txakurrak ez du inoiz bazterrean utziko jabea, eta jabeak ez luke inoiz bazterrean utzi behar txakurra, ezta txakurra izateak berekin dituen ardurak eta betebeharrak ere.