Herri oso bat izate bakarrean »

Kerman Garralda Zubimendi
E kintza gutxik islatzen dute batasun irudia besarkada batek baino hobeto. Hurrengo ostegunean, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, indar hori baliatuko dute Ordizia Kolore elkarteak eta Dar-dar gizarte ekimeneko kooperatibak, errefuxiatuei babesa adierazi eta mezu solidario bat zabaltzeko.

Mikel Alberdi: “Zumalakarregiren irudikapen abertzalea Xahok sortu zuen” »

Julen Aperribai

Ideologikoki “antipodetan” egon arren, “karlistekin bat egin izanagatik” da hain berezia Agosti Xaho idazle, politikari eta hizkuntzalari zuberotarraren ekarpena, Mikel Alberdi (Irun, 1962) Zumalakarregi museoko dokumentazio zentroko arduradunaren arabera. Xahok karlistaldiaz publikatutako lanak Escritos sobre la primera guerra carlista liburuan jaso ditu museoak, Nevadako Unibertsitatearekin (AEB) elkarlanean. Alberdik berak, Xabier Irujo historialariak eta Patri Urkizu idazleak solasaldia egingo dute gaur, 19:00etan, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan.

Baratzean, harremanak ereiten »

Aitziber Arzallus
Modan daude baratze parkeak. Sei urte dira Kutxa Ekoguneak Baratze Parke Sarea egitasmoa martxan jarri zuela. Hernani, Lezo, Usurbil, Tolosa eta Alegia izan ziren egitasmo horretara batu ziren lehen udalerriak.

Ur gazietan topatu du jana eta gozamena »

Asier Perez-Karkamo

Lanbidez, ur gezatan ibiltzen da: igeriketa irakaslea da Hondarribiko Hondartza udal kiroldegian. Baina itsasoko gazitasuna maite du gehiago Beñat Olazabal hondarribiarrak. Urpeko arrantzalea da afizioz, tutua ahoan eta urpeko fusila eskuan ibiltzen diren horietakoa. Lanak ez dio uzten nahi bestetan itsasora ateratzen, “urtean 150 egunetan-edo bakarrik”, baina bi mila urperatze inguru egin ditu dagoeneko. Arrantzarako janzten du neoprenoa, baina naturaz gozatzeko ere bai; gozatzeko batez ere. Egona baita arrain artean liluratuta, fusilarekin tirorik egiteko batere asmorik gabe.

Aldarrikapena festa bihurtuz »

Beñat Alberdi

2011ko ekainetik, Oñatin ohikoa bihurtu da Guardia Zibilak herriko kuartela uztea aldarrikatzeko festa antolatzea. 2014an, esaterako, lipdub edo dantzaldi koordinatua egin zuten kuartelaren aurrean, eta, 2016an, guardia zibilen panpina bat estratosferara bidali zuten. Lehen urte horietan festa edo umorea hartu zituzten oinarri aldarrikapena hedatzeko. Aurten, ordea, beste pauso bat ematea erabaki dute. Fan Hemendik eguna ospatu izan dute orain arte, eta Jare Kuartela herri ekinaldiak hartuko dio lekukoa bihar. Egunak daramatzate jada kuartela husteko eta uzteko eskatzeko sinadurak batzen. Festaren osteko dinamika ere ez da izango orain arte bezalakoa.

Eskemak apurtu eta lekua hartzen »

Karmele Uribesalgo Alzola
Pentsatu izan dut mundu honetan ez zegoela lekurik niretzako”. Sarah Spatzek (Sao Paulo, Brasil, 1977) behin baino gehiagotan izan du sentsazio hori. Gizonezkoen genitalekin jaio zen, baina ez da hala sentitzen.

Uda garaiko ‘lagun’ ezaguna »

Aitziber Arzallus

Egutegiak dio bi aste barru iritsiko dela uda, eta kostaldeko herrietan ari dira urtaro berrirako egokitzapena egiten. Barrualdeko herrietatik hondartza gosez doan jende oldea hartzeko prest dituzte zerbitzu eta azpiegitura gehienak, eta zenbait herritan piztu dituzte TAO makinak ere (Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua). Zarautz eta Orio izan dira horretan aurrenak, eta datozen egunetan gauza bera egingo dute beste guztiek, Gipuzkoako kostaldean ez baita herririk udako sistema hori ez duenik. Zumaia izan zen ezartzen azkena, duela bi urte, eta Oier Korta jarduneko alkateak “oso balorazio positiboa” egin du: “Herria ordenatuago ikusten da, eta nabarmen jaitsi da atzera eta aurrera bueltaka ibiltzen den auto kopurua. Definituta daude TAO guneak, eta egoiliarren guneak ere bai; aurrerapauso handia eta garrantzitsua izan da mugikortasunaren ikuspegitik”.

“Ez zen izan gardentasun faltarik” »

Unai Zubeldia

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izan zen herenegun, eta hamar egun lehenago alarma sortu zen Hernanin; alarma lehenengo, eta zalantza gero. Eusko Jaurlaritzak airearen kalitatea kontrolatzeko osasun etxean jarrita daukan estazioak 1.339 mikrogramo sufre dioxido neurtu zituen une batean, eta lau orduz ohiko zifretatik oso goitik ibili ziren balioak. Eguzki talde ekologistak Hernaniko Udalari abisu eman ondoren, Jaurlaritzak biharamunean jakinarazi zuen ez zela izan isuri kimikorik, matxura batek eragin zuela gorabehera guztia; neurketak ez zirela errealak.

Ixabel Fernandez: “Adinekoak izan arren, gure bizitzaren jabe izan nahi dugu” »

Karmele Uribesalgo Alzola

Adinekoentzako etxebizitza kolaboratiboak —cohousing izena ere eman izan zaie— sortzeko asmoarekin eratu zen Elkarbidean elkartea. Bere etorkizunaren jabe izan nahi du adineko pertsona talde horrek. Autogestioa eta prozesu parte hartzailea oinarri izanda jarriko dute martxan egitasmoa. Urtarrilaz geroztik, hainbat tailer egin dituzte proiektua nolakoa izango den zehazteko. Aste honetan aurkeztu dituzte tailer horien emaitzak. Elkarbidean-eko kidea eta egitasmoaren sortzaileetako bat da Ixabel Fernandez (Donostia, 1948), eta adierazi du “ilusioa” nabari dutela parte hartzaileen artean.

Mendi gainetako altruismoa »

Beñat Alberdi

Euskal Herriak makina bat aukera eskaintzen du mendian gora egiteko. Hamaika tontor izatetik harago, mendi gain asko prest daude gaua bertan pasatu ahal izateko. Txoko horiek, zentzu handi batean, badauzkate mendizaleen paradisu izateko ezaugarriak. Baina norenak dira bordak? Nork kudeatzen ditu? Nork mantentzen ditu? Aterpetxe bakoitzak badu bere historia. Kasu honetan, ordea, Aizkorrin dago fokua. Bertako borda baldintza txarretan zegoela igarri zuen lagun talde batek; igarri eta konpondu. Horrela sortu zuten Aizkorri Bizirik taldea. Eraberritu egin zuten eraikina eta lanean jarraitzen dute mantentzeko. Kamisetak jarri dituzte salgai kontzientzia zabaltzeko eta finantziazio bide bat lortzeko.