Kultura, euskararen ibilbidetik »

Maite Alustiza

Zenbaki borobila du aurten Korrikak: hogeigarrena. 1980an egin zuten euskararen aldeko lehen lasterketa, eta martxoaren 30ean abiatuko da 2017koa, BatZuk leloarekin, Otxandiotik (Bizkaia) Iruñera —Gipuzkoan apirilaren 4an sartuko da—. Hogeikoa ez, baina bide majoa egina du Korrikari lotutako kultur ibilbideak ere. 1993an, Korrikaren 8. aldiarekin jarri zuten martxan Korrika Kulturala, Denok maite dugu gure herria euskaraz leloaren bueltan. Aurtengoan ere, askotariko kultur ekitaldiak prestatu ditu AEK-k. Agenda osoa Korrikaren sakelakoetarako aplikazioan kontsulta daiteke.

Europa aintzat, etxegabetzerik egon ez dadin »

Maite Alustiza

“Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak argi eta garbi esan du: epemuga aurreratuaren klausula abusuzkoa eta baliogabea da”. Rosa Garcia Kaleratzeak Stop plataformako kideak azaldu duenez, klausula horrekin bankuek eskubidea daukate hipotekaren kuota bat pagatzen ez denean bezeroari mailegu edo zor guztia erreklamatzeko. Urtarrilaren 26an eman zuen epaia Europak; horren ondotik, ordea, Espainiako Auzitegi Gorenak galdera bat egin dio: klausula baliorik gabea izan arren, ea jarrai dezakeen hipoteka exekuzioarekin. Gorenaren jarrera hori salatu du plataformak, eta Europari kasu egiteko deia egin die Gipuzkoako epaileei.

[Herriz herri] Lazkao. Herri bizi eta lasaia »

Loinaz Agirre
Agauntza errekaren haranean, eta Lazkaomendiren eta Aralarren babesean dago Lazkao, biztanlerik gehieneko Goierriko seigarren herria. 5.426 biztanle ditu, eta oraindik ere hazten ari da.Herri bizia da, eta lasaia bizitzeko.

Hondakin arrantza hasiko dute »

Neurrigabe hazten ari da itsasoko hondakinen kopurua: zientzialariek diote, oraingo martxan, 2050ean, arrain baino plastiko gehiago egongo dela itsasoan. Herritarrei arazoa ezagutarazi eta hari aurre egiteko baliabideen berri emateko, EkoFish’17 kanpaina abiatuko du gaur Mater museoak. - Irakurri gehiago...

Sorrerako helburuei helduz »

Ane Olaizola

Pausoz pauso…ametsak lortuko ditugu. Hori da aurtengo Lilatoiaren oinarria eta leloa; hain zuzen, berdintasunerantz emango dituzte pausoak milaka emakumek igandean, Donostiako kaleetan egingo duten herri lasterketan. Martxoaren 8aren harira, azken urteetan erreferente bilakatu den ekitaldi bat da, eta, hogeita zortzigarren urtez, aldarrikapenek eta festak bat egingo dute probaren bidez. 5.700 emakumek baino gehiagok eman dute izena.

[Herriz herri] Lasarte-Oria. Kulturan aberats, lanpostuak behar »

Maite Alustiza

Euskararen Maratoia, paddle txapelketa, Itsaspeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloa, Euskal Inauteria… Eragile eta elkarte ugari dabil Lasarte-Orian herriarentzako jarduerak antolatzen: “Lasarteren bizitza kulturala oso aberatsa da, oso indartsua, eta geroz eta gehiago gainera. Edozein asteburutan kultur ekitaldiak daude. Horrek aberastu egiten du gure herria, eta etorri nahi duenari gonbita egiten dio parte har dezan”. Jesus Zaballos alkateak azaldu duenez, udala ere ahalegintzen da ekintza kulturalak sustatzen, bere egitekoa ez baita “soilik urbanismoaz arduratzea”.

Teilatupe bat izateko eskubidea gauzatzen »

Andoainen, eraikin okupatu batean duela hilabete izandako suteak etxerik gabe utzi zuen han bizi zen jendea. Haiena izan ez arren, hori zuten bizileku. Okupazioa jabetza pribatuaren aurrean alternatibak irudikatu eta praktikan jartzeko tresna dela dio Donostialdeko Okupazio Bulegoaren gidak. - Irakurri gehiago...

Ezkututik ateratzen »

Aizpea Amas
Gerra Lasartetik pasatu zenik ere ez genekien. Lasarteko historian lauso bat zegoen”. Horixe izan zen Islada Ezkutatuak elkartea sortzeko motibazioetako bat, Mailu Arruti kidearen esanetan.

Etxe komunitarioa, herri seguru batean »

Ikerne Zarate
Errenteriako haur, nerabe eta gazteen parte hartzea sustatzeko udalak abiatutako prozesua da Marea Gora. Lehenengo fasea amaituta, bigarrenari ekiteko prest da. Herriko haur, gazte eta nerabeak herritar aktibo eta ahaldun nahi ditu.

[Herriz herri] Larraul. Murgilazpin altxor txikia »

Jon Miranda

Lasaitasuna transmititzen du Larraul herriak. Herrigunean plaza, eliza, parkea eta frontoia dauzka. Aneli Urbieta alkatearen esanetan, “gurasoak herriko ostatuan patxada ederrean zerbait hartzen ari diren bitartean umeak jolasean ibil daitezke inguruan”.

Asteasutik Larraulera igotzen den bidezidorra asfaltatu eta moldatu zutenetik bisita gehiago sumatzen dute herrian. “Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso genuen bidea konpontzeko, bestela geure kabuz ezinezkoa egingo zitzaigun”, dio Urbietak.