“Filosofiak fisikaren krisian du sorburua” »

Olatz Mitxelena
Nik ozen aldarrikatzen dut filosofia, batez ere, metafisika dela”. Horixe dio Victor Gomez Pin filosofoak, idatzi duen azken lanaren mamiaz galdetuta. Fisika joniarraren eta fisika kuantikoaren ondoren.

Gutxiagorekin ere, posible da »

Ariane Vierbücher

Ordiziako D’elikatuz elikadura eta gastronomia zentroak, hamaikagarren urtez jarraian, D’elikatuz Bizi kanpaina jarri du martxan, gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren eta jarduera fisikoaren inguruan sentsibilizatu eta heziketa eskaintzeko asmoz. Bizi d’elikatuz… eta mugituz!!! izenburupean, baliabide urriko pertsonentzako elikadura eta jarduera fisikorako ohitura egokiak erakusten ditu gidak.

Begiratu indartsuek duten samurtasuna »

Jon Miranda Labaien
Udan Amasako (Villabona) apaiz etxean egon ziren Saharako haurren erretratuak dira nagusiki proiektuaren ardatza, baina Amasahara egitasmoa ez da erakusketara mugatzen. Sentsibilizazio kanpaina izatea nahi dute.

[Herriz herri] Ibarra. Herritarren neurrira »

Rebeka Calvo
Bi Ibarra omen daude: Txumitxa tabernatik beherakoa eta Txumitxatik gorakoa. Hori esan izan dute ibartarrek, baina joera aldatzen ari dela dirudi, eta horren adierazlea plaza omen.

Herritar antolatuen aldarriak »

Urtekaria. Donostian herritarrek bultzatutako mobilizazio ugari izan dira urte osoan. Donostia aldeko metroaz eta zezenketez galdeketak eskatu dituzte, eta erakundeei hainbat proiektu zorokatzea galdegin diete; Belartza II industrialdekoa, esaterako. Epaitegira iritsi dira auzi horietako batzuk. - Irakurri gehiago...

[Urtekaria] Errautsetatik dator eztabaida »

Eider Goenaga Lizaso

Zubietako errauste plantaren —Ingurumen Gunea deitzen diote Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak eta foru aldundiak— obren adjudikazioarekin amaituko da urtea. Obra egiteko eta kudeaketarako lehiaketa publikoa Urbaser enpresa sareak irabazi du, eta GHKren batzarrak abenduaren 27an emango dio oniritzia. Moyua, Altuna y Uria, Murias eta LKS enpresa gipuzkoarrek parte hartzen dute Urbaser sarean, eta urtarrilean hasi nahi dituzte eraikuntza lanak.

[Urtekaria] Betaurreko moreen iraultza »

Eider Goenaga Lizaso

Borreroak baditu milaka aurpegi, dio Negu Gorriak taldearen abestiak, eta emakumeen kontrako indarkeriak ere halaxe ditu. Bikotekideek hildako emakumeak edo urteetan jipoiak sufritu dituztenak daude izozmendiaren puntan, baina, hortik abiatuta, zabalduz doa mendiaren oinarria, emakume guztiengana heldu arte. Mikromatxismo gisa izendatzen diren eta ia garrantzirik eman gabe pasatzen uzten diren komentario eta gertaerak; edota emakume guztiek inoiz sentitu duten beldurra, gauez etxera bakarrik bueltatzean. Indarkeria mota horiek ez dira berriak; bai, ordea, horiei erantzuteko moduak.

Beste erantzun mota bat</p

Distantziarik gabeko instantzia »

Argentinako Maria Servini epaileak eskatuta, Euskal Herriko epaitegietan lekukotasuna ematen ari dira hainbat biktima. Frankismoaren aurkako kereilaren barruan, udalak hasi dira salaketa aurkezten. - Irakurri gehiago...

Erosteko beste era bat »

Aitziber Arzallus
Kaleak argiz josita, dendetako erakusleihoak sekula baino apainago, postontzian ia egunero katalogo berriren bat, eta telebistako iragarki tarteetan jostailuak eta kolonia garestiak nagusi.

Plazak geratzen dira oraindik »

Maite Alustiza

Hamaikagarrenez, kultura eta politika garaikidearen adierazpenak ikuspegi feminista batetik lantzen dihardu Feministaldiak. Aurtengoak helburu konkretuago bat ere badauka: plaza hartzea, “historikoki emakume zein beste gorputz disidenteei ukatutako gunea izan delako”. Astelehenaz geroztik, Tabakaleran egiten ari dira kultura feministaren jaialdia, eta igandera bitarte beste zenbait ekintza egingo dituzte, #Plaza leloaren bueltan.