Beharrari erantzuteko sortua »

Irakasle euskaldunen lehen harrobia Eskoriatzan sortu zuten, duela 40 urte. Irakasle euskaldun tituludunen premiari erantzuteko sortu zuten, hezkuntza kooperatiba moduan, eta ibilbide luze eta oparoa egin du ordutik. Egun, Mondragon Unibertsitateko parte da, eta bi campus ditu. - Irakurri gehiago...

Lau minututan erne zen familia musikala »

Maite Alustiza

Musika “dena” da Leire Zabalzarentzat. Asteko hiru egunetan kirol denda batean egiten du lan, eta beste bitan Nafarroako Down Sindromearen Elkartera joaten da, Iruñean, Itaca proiektuan parte hartzera. Eguneroko martxa horretan, ordea, astearte arratsaldeak bereziak dira: entsegua izaten du Motxila 21 taldearekin. Tinbala jotzen du Zabalzak; 26 urte ditu, eta 12 urterekin hasi zen musika tresna hori ikasten. Abestu ere egiten du. Downen sindromea duten 23-40 urte arteko hamabi neska-mutilek eta bederatzi boluntariok osatzen dute Motxila 21. “Familia bat bezala gara”.

Bizi-bizi eta prest dabiltza »

Maite Alustiza

Zabalik dagoen aho bat eta bizi jartzen duen txapa bat darama bular aldean Natalia Nogalesek. Ahobizia da igandeaz geroztik, eta horrela jarraituko du gaur arratsaldera arte. “Txapak asko laguntzen du kontzienteago izaten”. Euskaldun berria da, lasartearra, eta Irten armairutik 40 eguneko erronkan dabil murgilduta. “Konturatzen ari naiz badagoela jendea euskaraz bazekienik ez nekiena. Beraiekin beti erdaraz egiten nuen nik jarritako etiketa batengatik”.

Bertako bisoia gal ez dadin »

Eider Bereziartua

Mustela lutreola edo bisoi europarra neurri txikiko animalia haragijalea da. 750 gramo inguruko pisua izan ohi du, eta gehienez 60 bat zentimetro luze da. Ibai ertzetan bizi ohi da, eta, bere izenak dioen bezala, animalia europarra da. XIX. mendera arte Europa kontinentalaren zati handia izan zuen bizitoki, baina egun Europako eremu gehienetatik desagertu da.

[Herriz herri] Ezkio-Itsaso. Bat dena bi izango dira »

Asier Zaldua
Ezkio-Itsaso herri berezia da benetan. Alde batetik, frankismoko dekretu batek elkartu zituen bi herrik osatzen dute: Ezkiok eta Itsasok. Itsasoarrek banantzea erabaki dute, eta datorren urte hasierarako bi udalerri izango dira.

Lege bat, erasoei aurre egiteko »

Irungo Eskina Mosku tabernako jabeak hiru urtean pairatu duen jazarpen homofoboa salatu ostean, agerian gelditu da halako gertakariei aurre egiteko mugak dituela egungo araudiak. LGTBI kolektiboaren diskriminazioaren kontrako lege bat eskatu du Gehituk. - Irakurri gehiago...

Zahartzeari aurrea hartuz »

Olatz Mitxelena Orain arte udalen esku egon diren zahar etxeak aldundiaren eskumenekoak izango dira aurrerantzean, Gizarte Zerbitzuen 12/2008 legeak hala aginduta. Kudeaketa ereduaren aldaketari ekin ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak Kabia erakundea sortu zuen aurreko legealdian, EH Bildu agintean zela. Gaur egun, Kabiak lau egoitza kudeatzen ditu: Azkoitiko, Elgoibarko, Villabonako eta Zumaiako zentroak. Beste hamabi [...]

Handitzearen kontra, ingurunea babesteko »

Maite Alustiza

Gomistegi harrobia handitzeko proiektua abian da. Oñatin, Arantzazura daraman errepidearen inguruetan kokatzen da: bost bat hektarea ditu egun, eta handitzeak bikoiztea ekarriko luke. Udala proiektuaren kontra dago, eta alegazioa jarria dio harrobiaren ingurumen eraginaren azterketari. Mikel Biain alkateak azaldu duenez, “orokorkerietan” oinarritzen da azterketa hori, “suposizioetan”, eta ez da propio bertarako egina. Hori horrela, handitzeko eskaera bertan behera utz dezala eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

“Antzinatik, gizakiak miresmenez begiratu ditu mineralak” »

Asier Zaldua

Francisco Javier Aguado (Urretxu, 1954) aita zenaren eskutik zaletu zen mineralen eta fosilen mundura. Urretxuko Mineralogia eta Paleontologia Astearen sorrera eta Urrelur museoaren irekiera bultzatu zituen. Asteartean, Mineralen erabilerak eta sinesmenak hitzaldia emango du, 19:00etan, herriko kultur etxean.

[Herriz herri] Eskoriatza. Geldialdia egin ordez, geltoki izatea »

Maite Alustiza

Duela ehun urte, 1916ko urriaren 4an iritsi zen trena Eskoriatzara. Vasco-Navarro deiturikoak inguruko herri eta hiriekin komunikatu zuen Eskoriatza 1967ra bitartean; Donostiarekin, Gasteizekin eta Bilborekin, beste zenbaiten artean. “Isolamendutik” atera zen horrela, eta komunikazio sareko geldiune bihurtu.