Pedro Martinez de Artola: “Auto pribatuak zentzuz erabiltzearen aldekoak gara” »

Auto pribatuei azken boladan jarri dizkieten oztopoekin kritiko da Pedro Martinez de Artola Real Automovil Club Vasco Navarroren (RACVN) lehendakaria. Uste du errepideak askotariko ibilgailuentzat "ondo antolatzea" dela gakoa. Mende bat beteko du aurten elkarteak.

Kirola eta natura, larre berean »

Ordiziako Udalak, Almitza sega elkarteak eta Aranzadi zientzia elkarteak segarako belardia prestatu dute Oiangu parkean. Sega indartzea eta biodibertsitatea areagotzea da asmoa.

Zuri-beltzeko tantoak »

Uztailaren 21era arte ikusgai egongo da Dabid Argindar argazkilari donostiarraren ‘Partida pasarteak’ erakusketa, Donostiako Antigua auzoko Lugaritz kultur etxean. Pilotarien hamalau argazki "berezi" aukeratu ditu.

Triatloiak batuta, elkarren babesean »

Triatloia Maite Dut egitasmoak antolatuta, Emakumeen Triatloi Topaketak egingo dituzte bihar eta etzi, Getarian. Hiru triatloilari ariko dira parte hartzaileen irakasle: Leire Lizarralde, Ainhoa Murua eta Adriana Campoy.

Bat eginda, ikus ditzaten »

Ez dira gutxi lau gurpilen gaineko probetan aritzen diren emakumeak; are, gero eta gehiago dira. Emakumeak Automobilismoan sortu dute, beren jarduna ikusgai egiteko.

Amaitu da Ormaiztegiren aroa »

Ormaiztegi Kirol Elkarteko eskubaloi adarra desegin egin dute, errelebo faltagatik. 1975. urtean sortu zuten, ‘Basotxulo’ izenarekin; 1980tik aurrera iritsi zen garairik loriatsuena. Zubipe kiroldegia bete egin zen agurrean.

Lehorrean, etxerik gabe »

Trintxerpe-Illunbe arraun elkartea egoitzarik gabe geratzeko arriskuan da. Horrek oso eragin negatiboa izan dezake Pasaiako klubaren etorkizunean: desagertzeko zorian geldituko litzateke.

Kirola: eskubide eta aldarrikapen »

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak hogei urte bete zituen iazko abenduan. Behar bati tiraka sortu zuten federazioa, eta tarte laburrean "asko" egin dutela azpimarratu dute Blanca Arangurenek, Alicia Figueroak eta Amaia Elizondok, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko ordezkariek. - Irakurri gehiago...

Emakumeak errepidera aterako dira »

Bihar egingo dute Emakumeak Errepidera egitasmoko aurtengo lehen topaketa, Tolosan. Elkartzea eta kirolaz gozatzea da helburua.

Lehia eta festa Berazubin »

Apirilaren 15ean haurren mailako nesken hamabi talde elkartuko dira VI. Nescup futbol txapelketan, Tolosan. Talde guztiek goizez eta arratsaldez izango dituzte lehiak.