Kronometroa azkarregi doa »

Kerman Garralda Zubimendi

Batzuetan, ordulariak azkarregi egiten du korrika, eta besteetan, motelegi. Egiari zor, denborak aspaldi topatu zuen bere gustuko erritmoa, eta fin eusten dio horri, baina Izazpin behera sufrikario betean hauspoa berobero daraman lasterkariak nahiagoko luke segundoak motelago igaroko balira; 500 euroko saria egoten da Ezkioko helmugan probako errekorra hobetzen duenarentzat, baina txekeak hauts apur bat du jada, 37 urte daramatza-eta nork jasoko zain.

Oroitzapenen soka eten ez dadin »

Unai Zubeldia

Astakeria handiak egindakoak gara gu”. Barrez kontatzen dute orain, baina Nuarbe sokatira taldeari “egoskorkeriak eta diziplinak” eman zion sona 1978tik 2006ra. “Horiexek izan ziren Nuarberen bereizgarri nagusiak”, azaldu du Jose Mari Aranburuk, 1978an kirol ibilbide oparoari ekin zion tiralarietako batek.

Kantuz erdietsitakoa »

Karmele Uribesalgo Alzola
Arreta jarriz gero, hegazti ugarirekin egin ohi da topo kalera ateratzean, eta are gehiago mendi buelta bat ematean. Hala ere, oro har, zaila izaten da espezieak identifikatzea.

Julen Agirreburualde: “Ez da egia gutxien frenatzen duenak irabazten duenik” »

Eider Goenaga Lizaso
Aldapan behera jaistearena txikitako zaletasuna du Julen Agirreburualdek (Legazpi, 1988), baina inoiz ez zuen pentsatuko zaletasun horrek halako segida izango zuenik. 2012an hasi zen serio horretan: Euskal Liga irabazi zuen arinen kategorian.

Krimenik handiena, etsitzea »

Unai Zubeldia

Bi urte neuzkaneko bideoren bat ere badaukat etxean baloiari ostikoka ageri naizena; nik betidanik argi eduki izan dut futbolari izan nahi dudala”. Ez suhiltzaile, ez irakasle, ez zientzialari eta ezta astronauta ere. “Lehenago ezin nuenez, 8 urterekin eman nuen izena Antiguokon, eta ordurako oso argi neuzkan gauzak; berdin zitzaidan hemen, Norvegian, AEBetan edo munduko zein txokotan, baina futboletik bizi nahi nuen nik”. 18 urte dauzka Aimar Samaniego Apezetxea donostiarrak, eta Antiguoko, Kostkas eta Vasconia igarota, AEBetarako bidea hartuko du uztailean. Lincoln Memorian Universityra joango da donostiarra, kirol eta ikasketa beka bati esker, Harrogate hirira, Tennessee estatura.

Tito Marcelino “minduta” dago Txuri-Urdineko zuzendaritzaren moduekin »

Unai Zubeldia
Ezin du ulertu zergatia: “Erabat ezustean harrapatu nau”. Baina ezinegona ez dio sortu hurrengo denboraldian entrenatzaile karguan ez jarraitzeak, “erabakia jakinarazteko moduak baizik”.

Mende erdi, naturaren behatzaile eta zaindari »

Aitziber Arzallus

Urte berezia da aurtengoa Zarauzko Arkamurka natur taldearentzat, mende erdi pasatu baita ibilbidea hasi zuenetik. “Urte asko dira 50, eta aldaketa handiko urteak izan dira, gainera”, adierazi du Martxel Aizpurua taldekideak. Naturari emandako 50 urte izan dira, eta, aldi berean, asko jaso dute naturatik. “Saiatu gara naturatik ikasten, ikasitakoa zabaltzen eta naturaren kontserbazioa sustatzen”. Gozatu dute, borrokatu dute, eta, aurten, ospatu ere egingo dute. Urteroko jarduerez gain, ekitaldi bereziak ere antolatuko dituzte aurtengo.

Kirolari talentudunei bultzada »

Imanol Garcia Landa
Gipuzkoako Foru Aldundiak kirolean nabarmentzen diren gazteei laguntzeko deialdia egiten du urtero. Etorkizuneko 250 kirolari izendatu zituen iazko deialdian, eta talentudun kirolari izendapena eman diete horietatik hogeiri, orain arteko lorpenengatik.

Parekotasuna eta errespetua joko zelai »

Ikerne Zarate

Iaz “arrakastatsua” izan zen, eta aurten “landuagoa eta zabalagoa” izango dela azpimarratu dute Xabi Calvok, Jon Bautista campusaren arduradunak, eta Mikel Azkunek, Touringeko zuzendaritzako kideak. Bigarrenez, Jon Bautista campusa antolatuko du aurten Errenteriako Touring kirol elkarteak. Calvok nabarmendu du iaz antolatzeko “oso tarte txikia” izan zutela. “Zuzendaritza aldaketa izan zen apirilean, eta astebeteko campusa antolatu genuen. Oso emaitza ona izan zuen, eta berriz ere antolatzea erabaki dugu aurten”. Futbol udalekua izango da; futbola izango da ekintzen ardatza, baina haurrek ondo pasatzeko gune gisa planteatu dute udalekua. “Kirola eginez, lagunartean eta giro onean disfrutatzeko gune bihurtu nahi dugu campusa”.

Ohikotik atera diren gerlariak »

Karmele Uribesalgo Alzola

Kortxoz egindako armak hartu, eta juggerrean jokatzeko gelditzen da taldetxo bat, igandero, Eibarren, Bergaran edo Zumarragan. Jakin-mina dela eta, jendea gerturatzen zaie zer egiten ari diren ikusteko, ez baita oso kirol ezaguna oraindik.