Ahalik eta gertuen »
Beratu musika jaialdia egingo dute asteburuan Oñatin. Kalitatezko eta gertuko plaza bat sortzea du helburu jaialdiak. Asteazkenean hasi behar zuten, baina ezin izan zuten lehen ekitaldia egin.
Beratu musika jaialdia egingo dute asteburuan Oñatin. Kalitatezko eta gertuko plaza bat sortzea du helburu jaialdiak. Asteazkenean hasi behar zuten, baina ezin izan zuten lehen ekitaldia egin.
Buruntzaldeako Gazte Sortzaileak egitasmoa sortu dute, eta aurkezpenak egiten ari dira eskualdeko herrietan. Bailarako sortzaileak ezagutarazteko eta saretzeko asmoz ekin diote proiektuari. Datu base bat ere ari dira elikatzen.
Egoerara egokituta eta baldintza berezietan, baina abian dira XXXVIII. Euskal Antzerki Topaketak, Azpeitian. Azaroaren 20ra bitarte, hainbat antzezlanez gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Kultur transmisiorako antolatzen dute Hitzen Lihoa egitasmoa, Oiartzunen. Aurten, sorkuntzakolektiboaren gaia jorratuko dute. ‘Hizteria kolektiboa’ proposamena martxan jarri dute, aperitibo gisa. - Irakurri gehiago...
Alkizako ‘Oilategitik’ herri aldizkariak 20 urte beteko ditu; urtean behin, festenatarian, euren ekarpenekin osatutako zenbakia izaten dute herritarrek postontzian. - Irakurri gehiago...
Irudiak aztertzeko eta haien inguruko hausnarketak taldean partekatzeko egitasmo bat martxan jarri berridute Azpeitiko Dinamoa sormen gunean: Ikusle Taldea. Hilean behin bilduko da, eta erabat irekia izango da. - Irakurri gehiago...
Pandemiari egokitutako Fenomena jaialdia hasiko da bihar Hondarribian. Izurriak hasierako kartelean hainbat gorabehera eragin dituen arren, festibala antolatu eta sektorearekin konpromisoa berretsi nahi izan dute antolatzaileek. - Irakurri gehiago...
Bosgarren urteurrena beteko duaurten Fenomena musika jaial-diak. Antolaketa lantaldean arituda hasieratik Ernesto Villar (Hon-darribia, 1969), eta, aurtengoa ez-berdina izango dela argi duenarren, parte hartzera animatuditu herritarrak. - Irakurri gehiago...
Melodia zaharrak gaur egungo estilora ekarri dituzte Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastre musikariek, eta oinarrian erritmo tradizionalak dituzten melodia berriak ere sortu dituzte. ‘Arineketan’ diskoa da emaitza. - Irakurri gehiago...
Julen Aperribai
Etenaldirik ez dute izan bertsolaritzak eta sagardogintzak udan, baina egoerak behartutako motelaldian eta testuinguru berrira moldatu beharrean ikusten ditu biak Agin Laburuk (Astigarraga, 1985). Etxean jaso ditu bata zein bestea. Ofizio du sagardoa, eta Ipintza familiako sagardotegian ematen ditu lan orduak, arrebarekin batera. Bertsora, berriz, “jolasean” iritsi zen. Egun ere banaezin ikusten du bertsolaritza bere aspektu ludikotik, baina egun bere bizitzan duen lekua hortik nabarmen harago doa, hark hala baimenduta.