Antzerkiaren bidez, bizikidetza hobetzea helburu »

Mai Gorostiaga eta Elena Aranbarri aktoreek euskal gatazkaren inguruan gogoeta egitera eramango dituzte ikusleak, Eta hik zer? obrarekin. —Irudian, Eibarren egindako emanaldia—. Antzerki forumak sei antzezlan labur biltzen ditu, eta egunerokoan ohikoak diren hainbat egoera islatuko dituzte aktoreek. Ikusleek atal bakoitza aldatzeko aukera izango dute, bizikidetza hobetzeko proposamenak eginez; gero, aldaketok antzeztu egiten dituzte. Donostia2016 egitarauaren barruan, asteartean egingo dute euskarazko saioa, 2016 gunean. Aurrez izena eman behar da.

Palestinako emakumeak, euskaldunen begietatik »

2013an Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hamar emakumek Palestinako lurralde okupatura bidaia egin zuten, han emakumeen eskubideen alde garatzen duten lana ezagutzeko. Bidaiaren emaitzetako bat da Sareak ehuntzen erakusketa; igandera arte Usurbilen ikusi a…

Korapilorik gabeko zapiak »

Dantza egin nahi zuten. Dantzatu ziren, eta dantzatzen dira. Danborradan atera nahi zuten. Atera ziren, eta ateratzen dira. Pixkanaka eta aparteko gatazkarik gabe eman dute pausoa Donostiako Kresala elkarteak, Tolosako Udaberrik eta Zumarragako Irrintzik: emakumeek ere parte hartzen dute hasieran gizonezkoak bakarrik zebiltzan jaietako ekintzetan. Emandako pauso horrengatik, hain justu, Hondarribia Berdintasun Hiria saria jaso berri dute hirurek Jaizkibel konpainia parekidearen eskutik. Izaskun Larruskain konpainiako kapitaina ziur da eurak ere iritsiko direla horretara: "Beste toki batzuetan urratsak egiten ari dira: Leitzan, Beran... Eta guk ere badakigu lortuko dugula. Ez dugu plastiko beltzen hiria izan nahi, berdintasunaren hiria baizik". - Irakurri gehiago...

Diru beharrak plazara euskal jaietan »

Euskal jaiak ospatzen ari dira egunotan Donostian, eta, urtero bezala, askotariko jarduerak bildu dituzte egitarauan: musika, bertsoak, lehiaketak, dantza, azokak… Antzerkia ere izango da. Joseba Apaolazak eta Zuhaitz Gurrutxagak Kreditua antzezlana…

Ezkutatutakoa argiztatzean »

Lanbroak ezkutatzen zizkionak maite zituen Mikel Laboak. Zita Aialak, berriz, ezkutuan geratzen diren horiek argiztatzea du ia obsesio, natura eta gizakien arteko harremanean lotuneak bilatuz, orekaren bila. L'Art de la Lumière Cachée izenburupean (Ezkutuko argiaren artea), bi dimentsioko argi-koadroak bildu ditu Zita Aialak (Iruñea, 1965). Koadro bitxiak dira guztiak, teknika berri batez sortuak. Hil honetan hiru erakusketa aretotan ikus daitezke: Pasai Donibanen, Donostian eta Donibane Lohizunen (Lapurdi). - Irakurri gehiago...

Elkartasunaren fruitua biltzen »

Poza. Itxaropena. Ilusioa. Urduritasuna. Harrotasuna. Hainbat sentipen dituzte barruan TS Fundicionesen Arroako (Zestoa) plantako langile(ohi)ek, baina bat gailentzen zaie, eta agerikoa da haiekin hitz egitean: harrotasuna. Egindako borrokarengatik. Bat eginda jarduteagatik. Herrikideengandik eta eskualdeko erakundeetatik jaso duten elkartasunagatik. Lorpenarengatik. Lanera itzultzeagatik. Inoiz ez burua jaisteagatik... Oso argi dute TS Fundiciones euren borrokari esker irekiko dela berriro; langileek egindako presioagatik izan ez balitz ez zutela inola ere berriro lantegia martxan ikusiko. - Irakurri gehiago...

Legorreta, babes truke azpiratuta »

. Ahaide nagusien oldarkeriatik defenditzeko, Ordiziako hiri gotorraren menpeko bihurtu zen Legorreta 1399an. Lotura bera izan zen, mende bat geroago, askatu beharreko mataza. Eragina zuten pertsonengana jotzen eta isilpeko bideak irekitzen jakin zuen.

Legorretaren lehen aipamena 1227koa da. Sebastian de Legorretazarra Lope de Haroren gudarostean borrokatu zen, Gaztelako errege Fernando III.aren zerbitzura, Baeza hiria (Jaen, Espainia) hartzeko guduan. Hurrengo ia bi mendeetan, herrixka modura osatu zen Legorreta, garai hartako hiru zutabeen gainean: kleroa, noblezia eta nekazariak.

Toki estrategikoan kokatua zegoen Legorreta: Oria ibaiaren ertzean, Ordiziako eta Tolosako hiri gotortuen erdibidean. XIV. mendeko ahaide nagusien oldarraldiek Ordiziako hiribildura inguratu zuten herrixka —ez zuten onartzen beren eraginpetik aldentzen ari ziren herrixkak izatea, hiribilduen eta errege babesaren hegalpean—.

“Herrixka” gisa lotu zitzaion Legorreta Ordiziari, Antxon Agirre Sorondok 2004an idatzitako eta Pello Iturriotzek euskaratutako —hilak dira biak— Legorreta, bizitza ibaiaren biragune batean liburuak dioenez: “Etxe multzo txiki bat, eta, akaso, eliza txiki edo ermita zuen toki gisa”, deskribatu zuen Agirre Sorondok. 1399ko apirilaren 8an izenpetu zuten batasun ituna, Gipuzkoako Ermandadea sortu eta bi urtera.

Ataungo eta Ordiziako eskribau banak egin zuten agiria, eta Juan de Arriaga izan zen legorretarren lekuko. Herriko ordezkaritza zabala joan zen izenpetze ekitaldira: Martin Perez zinpekoa eta auzo eskubidea zuten hemeretzi bizilagun. Garai hartan Legorretan zer etxe zeuden jakiteko balio dute, haien abizenek jatorria adierazten dutelako.

Babes premiak uztartuta

Legorretan otsailetik apirilera bitartean gogoratu dute hiribildu titulua 1615ean eskuratu zuteneko laugarren mendeurrena. Felipe III.a erregeak emandako herri gutunaren kopia udaletxean zintzilikatu zuten, koadro batean. Joxe Mari Allur historiazale legorretarrak hitzaldi bat ere egin zuen; hark dioenez, komenentziazko ezkontza izan zen Legorretaren eta Ordiziaren artekoa.

Ezkontza baino gehiago, azpiratzea. “Babesa lortu zuen Legorretak Ordiziari batuta, baina baita menpekotasuna ere. 1399ko itunean garbi dio Legorreta Villafrancako [Ordiziaren garai hartako izena] jurisdikzioaren azpian geratuko dela —sometido aditza darabilte—. Ordiziako harresia zaindu, berritu, zubi berriak eraiki, kaleak berritu… bertan bizi balira bezalaxe egitera behartuta zeuden legorretarrak, auzolanean. Errotaren errentetan ere parte hartzen zuten”.

Ordaina, berriz, segurtasuna zen. Gipuzkoan artean ez zegoen diputaziorik, herrien arteko ermandadeak bakarrik. Ahaide nagusiek kontrolatzen zuten hiribilduetatik kanpoko guztia, nahierara. “1439an eman zieten azken kolpea ermandadeek ahaide nagusiei: jauntxoak Andaluziara deserriratu zituzten urte batzuetarako, eta haien dorretxeak moztu zituzten”. Legorretan Ibarbia eta Oriar ziren oinetxeak.

Herrixka txikiak hiribilduen gonapera biltzearen arrazoia, hau da, ahaide nagusien tirania desagertu zenean, egoera “asko” lasaitu zen. “Eta orduan hasi ziren menpekotasuna nabaritzen eta Ordiziaren kontrako jarrera pizten. Liskarrak hasi ziren, ordu arte, babesaren izenean, irentsi izan zituzten gauzengatik”.

Bereizketa, ezkutuan prest

Morrontzaren zioak desagertu ziren, baina ezin izan zuen Legorretak erraz askatu Ordiziarekin lotzen zuen morroiloa. Indarra irabazi zuen metropoliak, gainera: 1512ko martxoan Villafranca erabat kiskali zuen suak, eta maiatzerako astero feria egiteko baimena eman zion erregeak. “Azokari esker izugarrizko indarra hartu zuen Ordiziak”.

“Burujabetzaren bidean”, erabaki guztiak hiribilduaren esku zeudenez —herrixkek administraziorako gaitasunik ez zeukatela argudiatzen zuen—, Legorreta isilpeko bidea ibiltzen hasi zen. Ordiziako notarioak baztertu, eta Areriako alkatetzakoa hartu zuten: askapenerako pausoak aurrera ematen hasi ziren hala.

Legorretak “hiru aingeru guardako” ere izan zituen, joko politiko-ekonomiko eta burokratiko hartan laguntzeko: Juan de Oriar, Filipe III.aren idazkaria; Juan Iriarte Ganboa, erregearen Ogasun kontseiluko kidea; eta Juan Otxoa de Ibarbia Zunzunegi, Ordiziako notarioa. Legorretarrak ziren hirurak.

Gaztelako errege Filipe III.ak 1615eko urtarrilaren 26an hartu zuen erabakia herriak hiribilduetatik aske uzteko, eta bederatzi egun geroago —otsailaren 4an— izenpetu zuen hiri titulua.

Pedro de Aulia izendatu zuten Legorretako lehen alkate. Bonaetxean hartu zuen aginte makila —plazan dago oraindik etxe hori—. Errege zedulan dio Legorretan 148 familiak zutela auzo eskubidea, eta beste hamahiru zalantzazkoak zirela. 25na dukat ordaindu zuten.

167 »

bioterra azokako erakusmahaiakGaurtik igandera bitarte, Bioterra azoka egingo dute Irungo Ficoban. 167 salmahai jarriko dituzte; aurreko aldian baino %3 gehiago. Hiru gune izango ditu: elikagai eta ehun ekologikoei lotutakoa; osasunaren ingurukoa; et…

Eskola bizirik, herri hil bilaka ez dadin »

“Gela batzuen ateak itxiarazi nahi dizkigute. Erreformaren eragina ere, zertan gauzatuko ote; etorkizuna ziurtatzekoz, saiatu denok jo ta ke; herri txiki bat eskola gabe, herri hila litzateke”. Hala zioen 1991ko Gipuzkoako Eskola Txikien Festaren abes…

“Turistek lasai egoteko tartea hartzen dute barkuan” »

Turistak Donostiako kaitik Santa Klara uhartera garraiatzeko zerbait egitea pentsatu zuen Julian Isturizek 1936ko gerraren ostean, eta 1943an jarri zuen martxan Motoras de la Isla enpresa. Uharteko joan-etorriak egiteko txartelak saltzen dituzten leih…