Lasterkariaren benetako balentria »

Miriam Luki

Lasterketaren azken txanpa zen. Bederatzi kilometroko jaitsiera baino ez zitzaion falta Gorka Zubeldiari (Alegia, 1970). Antolakuntzako kideak walkie-talkie bidez hitz egiten ari ziren. Izan ere, denboraz kanpo zihoan. “Baina nire hankari begiratu zioten, eta jarraitzen utzi zidaten”, azaldu du Zubeldiak berak. Lasai-lasai zihoala gaineratu du. “Eta Chamonixeko helmugan ez nuen espero hainbeste jende”. Mont Blanceko ultratrail lasterketako lehen korrikalariak iristear zeudenez —171 kilometro dauzka proba horrek, eta 101 kilometrokoa da CCC lasterketa, Zubeldiak egindakoa—, 3.000 lagun inguru zeuden helmugan. “Niretzat ezustekoa izan zen guztiak courage [kemena] hitza errepikatzen entzutea”. Hala hartu zuten helmugan. Bertan eseri zen helmugako marra zeharkatu zuenean, eta protesia kendu zuen. Argazkilariei bizkarra emanda, harrera hura eskertu nahi izan zien ikusleei.

Irakaspenez betetako herriko zutabeak »

Beñat Alberdi

Izan herriaren beste ikuspuntu bat eskaintzeko edo izan teknika ezberdinekin jolasteko, Oñatiko Ilunpetan argazki taldeak argazkiz bete ditu herriko plazako zutabeak, Oñati begi bistan erakusketarekin. Argazkiak, finean, asko esan dezake plano bakar batean; eta are gehiago, kasu honetan bezala, bertsoak lagunduz gero. Aurten, emakume kirolariak dira protagonistak; hamahiru kirol diziplina hartu dituzte, eta horietan jardun diren edo jarduten diren emakumeen argazkiz bete dituzte beste hainbeste zutabe.

Maite Balmaseda: “Internetek aukera izan behar du merkatari txikientzat” »

Eider Goenaga Lizaso
Singular Dendak proiektua gizarteratzeko kanpaina betean dabil Maite Balmaseda (Tolosa, 1969), Gipuzkoako Merkatarien Federazioko zuzendari nagusia. Berezi egiten dituen zerbait duten komertzioek osatzen dute talde hori, eta, une honetan, 163 dendak osatzen dute proiektua.

Munduarekin bat egiteko erronkarekin »

Aitziber Arzallus
Urtero legez, urriko lehen igandean Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak jaialdia egingo dute etzi; Zarautzen izango da aurtengoa. Salbatore Mitxelena ikastolak du jaialdia antolatzeko ardura, eta lanean “ilusioz” ari direla azaldu du Belen Murua zuzendariak.

Ameriketatik iritsi zen laguna »

Erik Gartzia Egaña

Maiz lotzen dira artotik eratorritako jakiak Euskal Herriko tradizioarekin, baina, beste askok bezala, hasiera bat izan zuten tradizio horiek ere. Artoaren kasuan, XVI. mendean iritsi zen Euskal Herrira. Kristobal Kolonek eta haren eskifaiak lehenago ekarri zuten Ameriketatik Europara, baina landare apaingarri moduan soilik. Ez zen izan, gainera, aurkitu berri zuten lurralde hartatik ekarritako elikagai bakarra: harekin batera iritsi ziren gaur egun hain presente dauden beste hainbat elikagai: tomateak, patatak, indabak…

Inurrien ekarpen txiki-handia »

Izan Iñurri proiektua abiatu berri du Julene Illarramendik, Miren Cuerdo eta Jone Zabalarekin batera. Illarramendiren ama hamar urtez borrokatu zen minbiziaren kontra, eta haren istorioa ilustrazio bihurtu dute, kamisetak egiteko. Produktuekin dirua lortzea eta minbizia dutenei laguntzea da xedea. - Irakurri gehiago...

Puntadaz puntada ahalduntzen »

Ikerne Zarate
Joskintzan trebatu eta, aldi berean, ahalduntzea. Hori du helburu Josiz Jabetu tailerrak, bertan parte hartzen duten emakumeen arteko harreman sareak sortu eta sendotzea. Bigarren ikasturtea du hau, eta urriaren 4an abiatuko da.

Konfiantza pedagogian »

Beñat Alberdi

Oinarri hartuta dauka Arizmendi ikastolak gazteak prestatu behar dituztela geroz eta aldakorragoa den mundu honetarako. Horretarako hautatu zuten, duela urte batzuk, konfiantzaren pedagogia. Orain, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailan aplikatu nahi dute. Irailaren 3an aurkeztu zuten Ametsak betetzeko daudelako! liburua, nola egin eztabaidatzeko oinarriak jaso dituen dokumentua. Hezitzaileen lana zen liburua irakurri eta iritzi bat garatzea. Aste honetan eztabaidatu dute zer landuko duten ikasturtean.

Eraikin osasuntsuak helburu dituen artea »

Loinaz Agirre

Modu osasungarri eta adeitsuan eraikitzeko artea da bioeraikuntza, naturarekiko eta pertsonekiko begirunea bilatzen duen eraikuntza sistema. Gero eta gehiago dira, elikadurarekin gertatzen den bezalatsu, eraikuntza moduarekin eta erabilitako materialekin kezkatuta, eraikin osasungarri eta arduratsuak nahi dituzten herritarrak.

Pakita Mateos: “Nerabearentzat ez da transgresioa alkohola kontsumitzea” »

Eider Goenaga Lizaso
Pakita Mateos (Givors-Rhone, Frantzia, 1961) prebentzio taldeko arduraduna da Agipaden (drogen abusuaren ikerketa eta prebentziorako elkartea). Gazteak, jaiak eta alkohola izenburupean, hiru hitzaldiko zikloa antolatu du elkarteak Zarautzen.