Elkartasunaren fruitua biltzen »

Poza. Itxaropena. Ilusioa. Urduritasuna. Harrotasuna. Hainbat sentipen dituzte barruan TS Fundicionesen Arroako (Zestoa) plantako langile(ohi)ek, baina bat gailentzen zaie, eta agerikoa da haiekin hitz egitean: harrotasuna. Egindako borrokarengatik. Bat eginda jarduteagatik. Herrikideengandik eta eskualdeko erakundeetatik jaso duten elkartasunagatik. Lorpenarengatik. Lanera itzultzeagatik. Inoiz ez burua jaisteagatik... Oso argi dute TS Fundiciones euren borrokari esker irekiko dela berriro; langileek egindako presioagatik izan ez balitz ez zutela inola ere berriro lantegia martxan ikusiko. - Irakurri gehiago...

XX. mendeko euskaldunen istorioak, umorez »

1966an Telesforo Monzonek idatzitako Hazparneko Anderea oholtzara eraman du Iduzkilore taldeak. Ander Lipusek egin du egokitzapena, eta Monzonen testua “clown erara” landu dute, parte hartzaileek eurek diotenez. Lapurdi osoko antzezleek osatzen dute …

“Eskolan dugun egunerokoaren berri ematea da asmoa” »

Gustatzen jata, jaku leloa hartuta, Euskal Eskola Publikoaren 24. Jaia ospatuko dute igandean, Elgoibarren. EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak antolatzen du, eta aurtengoa Elgoibarko Herri Eskolako Kalamua guraso elkartearen eskutik anto…

Neurriak, lan istripuak saihesteko »

Olaberriko Karobi industrialdean izandako lan istripua salatzeko, elkarretaratzea egin zuten asteazkenean hainbat lagunek industrialdearen sarreran, gehiengo sindikalak deituta. Ezbeharra astelehenean gertatu zen, Construcciones Metalicas Ogei enpresa…

Elkartasunaren fruitua biltzen »

Poza. Itxaropena. Ilusioa. Urduritasuna. Harrotasuna. Hainbat sentipen dituzte barruan TS Fundicionesen Arroako (Zestoa) plantako langile(ohi)ek, baina bat gailentzen zaie, eta agerikoa da haiekin hitz egitean: harrotasuna. Egindako borrokarengatik. B…

11:30 »

‘Euskahaldunen’ argazkia, bihar, donostianAEK-k Korrikaren mezua hedatzen jarraitu nahi du. Euskahaldun ideiaren barruan, kontzeptu bat azpimarratu nahi du: euskara jakin ez, ahaldundu, eta euskara ikastea lortu zuen jendea. Horiek ikusarazteko, talde…

Gil Berzalen ardo naturala: gaur egunera egokitutako tradizioa »

Aitonari entzundakoak bere egin ditu Saul Gil Berzalek: “Ardoa mahastian egiten da. Han etxeko lanak egiten ez badituzu, gero zaila da upategian ondo lan egitea”. Guardiako (Araba) Gil Berzal upategiaren ardoek kalitatezko mahatsa dute oinarrian; hortik abiatuta, zabala da eskaintza: “Gurasoek ardo gaztea egiten zuten bakarrik. Lekukoa hartzerakoan, ardo bereziagoak ekoizten hasi gara: autore ardoak ditugu, zainduagoak, modernoagoak…”.

Zazpi ardo ekoizten dituzte egun; Recoveco gaztea da Euskal Herriko Plazak eskaintzen duena. Berezia da ekoizpen modua: “Oso modu tradizionalean egiten da; galtzen ari da, gainera, eta horri eustea garrantzitsua dela uste dugu”. Beratze karbonikoa erabiltzen dute ekoizpenean: mahats mordoa mahastitik jasotzen duten bezala hartzitzen dute, osorik, eskeletoa deitzen diotena kendu gabe. “Horrela, ardo freskoagoa lortzen da, Arabako Errioxako ardo tipikoa”. Bi mahats mota ditu Recoveco gazteak: %95 tenpranilloa da, eta %5 biura. Intentsitate handiko usaina du, fruitu lurrinekoa eta erregaliz ukituduna.

Sukaldean bezala, ardogintzan ere lehengai onak izatea ezinbestekoa da Gil Berzalentzat: “Sukaldari bati arrain freskoa ematen badiozu, ziur plater ederra egingo dizula. Izoztutakoa emanez gero, ordea, agian hobetuko du, baina ez da bikaina izango”. Produktu on bat lortzeko, ekoizpen prozesua lehen momentutik zaintzen dute, inaustetik bertatik: “Inauste motzak egiten ditugu, eta mahats mordo txikiak izaten saiatzen gara, ardoak kalitate hobekoak izan daitezen”. Gil Berzalen ustetan, asko ekoitziz gero, umotzea ez da behar bezalakoa izango, eta kalitatea ez da hain ona izango. “Errendimendu oso baxuan egiten dugu lan: hektareako 6.500 kilora arte dago baimenduta, baina guk 4.000-4.500 kilo ditugu. Uste dugu hori dela egokiena kalitatezko ardo bat egiteko”.

Ardo naturalak dira Gil Berzalenak. Mahastizaintza ekologiko eta iraunkorra lantzen dute: ez dute ongarririk erabiltzen, ez herbizidarik, ezta produktu kimikorik ere. Upategian ere, filosofia hori daramate: berezkoa duen legamiarekin hartzitzen da mahatsa, eta ez dute azidorik botatzen. “Gure asmoa da barrika ez dadila protagonista izan, errespeta dezala fruitua, eta fruitu hori izan dadila benetako protagonista”. Tradizioan oinarritutako ekoizpena egiten dute; Gil Berzalentzat, hala ere, “oso garrantzitsua” da teknologia ardoa egiterakoan. Tenperaturak kontrolatzeko ekipamenduan eta abarretan egin dituzte berrikuntzak.

Izotz ardoa

Urtean 80.000-100.000 litro ekoizten dituzte upategian, eta erdia botiletan merkaturatzen ari dira. Eskaintza zabaltzearekin batera, “hazten” doa upategia. Esperientzia berriei ere ireki diete bidea: izotz ardoa egiten dute: “Mahats bilketa negurako uzten dugu; ez da, ohi bezala, urrian biltzen”. Lehenengo izozteak heltzen direnean jasotzen dute, azaro bukaeran edo abenduan: “Gauean egin behar da, mahatsa izoztuta dagoenean. Prentsatzea ere zero azpiko tenperaturetan egiten dugu”. Gil Berzalek dioenez, izotzak mahatsa deshidratatzen du, ura kentzen dio, eta mamia geratzen da. “Ardo aromatikoa da, gozoa”.

Toloño mendilerrotik hurbil daukaten sail batean egiten dute izotz ardoa; “oso hotza” izan behar du tokiak, bestela, ez du funtzionatzen: “Saiatu izan gara beste toki batzuetan egiten, baina ezin izan dugu lortu”. Neguan, gaueko mahats bilketan parte hartzeko aukera eskaintzen dute; upategiaren webgunean eman daiteke izena.

ESKAINTZAREN DATUAK

Ekoizlea. Gil Berzal upategia.

Helbidea. www.gilberzal.com

Eskaintza. Recoveco ardo gaztea, 2012. urtekoa. Hiru botilako kaxa bat. Ekainaren 10era arte eskura daiteke.

Prezioa. Kaxak 20 euro balio du.

Produktua erosteko. www.euskalherrikoplaza.com

Jasotako babesa eskertzeko jaia, bihar »

Eskualdean sekulako babesa eta elkartasuna jaso dutela behin eta berriro nabarmendu dute TS Fundicioneseko langileek, euren borrokak ezingo zuela iraun elkartasun hori gabe. Eskualdeko udalen aldetik jaso dute babesa, baita Gipuzkoako Foru Aldunditik …

Atsegina opari, liburu bidez »

Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko helburuz, Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa abiatu du aurten Euskaltzaleen Topaguneak bederatzigarrenez. Euskal Herri osoko 42 herri ari dira kanpainan parte hartzen; Gipuzkoan, zehazki, bederatzi: Astigarraga, Beasain, Lazkao, Mutriku, Soraluze, Ordizia, Orio, Zaldibia eta Pasaia.

Pasaiak lehenbiziko urtea du egitasmoan. Udaleko Euskara Departamentua ez ezik, udal liburutegiak, herriko ikastetxeak eta herriko bi liburu denda ari dira parte hartzen —Urdin paper denda Pasai Antxon, eta Lema Trintxerpen—. Egitasmoaren bidez herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi dira, irakurtzearen alde atsegina nabarmenduz. Helburu horrekin, euskarazko irakurleei abantailak eskaintzen dizkiete.

Horrela, udal liburutegietan euskarazko literatura maileguan hartzen dutenek erosketa txekea jasotzen dute trukean, ondoren liburu dendetan euskarazko literatura erostekotan deskontuak lortzeko. Horrez gain, liburutegiek egingo dituzten zozketetan parte hartzeko eskubidea irabazten dute irakurleek. Lehen zozketa lehengo astelehenean egin zuten Pasaian, eta ekainean egingo dute bigarrena, kanpaina bukatzearekin batera. Liburuaren Egunean abiatu zen kanpaina, joan den apirilaren 23an, eta ekainaren 30era arte egongo da martxan.

Helduak erakarri nahi

Aitziber Zinkunegi Pasaiako udal liburutegietako koordinatzailea da. Gertutik ari da aztertzen kanpainaren bilakaera Pasaian. Aitortu duenez, oraingoz maileguei dagokienez ez dute askorik nabaritu: “Jendeak galdetzen du, iritsi zaio informazioa leku guztietatik, eta kanpaina hor dagoela nabaritzen da, baina mailegu aldetik hainbeste ez”.

Hala ere, maiatza eta ekaina liburutegietarako hilabeterik txarrenak direla dio liburuzainak: “Eguraldi ona hastearekin batera maileguak, berez, asko jaisten dira”. Hala eta guztiz ere, kanpainaren harira bost bazkide berri egin dituzte.

Joera orokorra da, eta, alde horretatik, Pasaia ez da salbuespena. Helduek gutxi irakurtzen dute euskaraz. “Kanpaina martxan jarri genuenean nabarmendu genuen helburua zela helduak erakartzea. Oso nabarmena da. Haurrek %80 euskaraz hartzen dute, eta helduek %90 gaztelaniaz”.

Joera iraultzeko topikoak bertan behera utzi nahiko lituzketela dio Zinkunegik: “Ematen du euskarazko literaturan ez dagoela kalitaterik, aspergarria dela, astuna dela… Iritzi hori aldatu egin nahi dugu. Azkenaldian oso literatura atsegina egiten da, erraz irakurtzen dena. Gazte jende asko sartu da, beste ikuspuntu batekin, eta beste gai batzuk jorratzen dira”.

Irakurle askok, baina, euskarazko literatura “ez dute oraindik deskubritu”, eta, Zinkunegiren ustez, horretan jarri beharko litzateke indarra: “Jendeak ikustea euskarazko literaturan ere eskaintza zabala dela, eta gai asko jorratzen direla. Ez da gutxietsi behar”.

Gutxiengoa izanik ere, Pasaian bada euskaraz irakurtzen duenik. Arkaitz Alonso Trintxerpeko liburutegian topatu du Hitza-k, euskarazko bi eleberri eskuan. Dolores Redondoren Eskaintza ekaitzari itzuli berri du, eta Alberto Ladron Aranaren Harrian mezua hartu. Bazuen kanpainaren berri: “Liburutegiko ohiko erabiltzailea naiz, eta zaletasuna bultzatzeko oso kanpaina aproposa iruditzen zait”. Hilero bi liburu irakurri ohi ditu berak. Juan Mari Irigoien du euskal idazleen artean gustukoena. Pistolak eta epistolak, horixe irakurri duen azkena, eta asko gustatu zaiola dio. Literatura erosteko ohitura handirik ez duela aitortuta, kanpainak erraztu dion aukera ez du alferrik pasatzen utziko. Uda atarian zer oparitu, behintzat, argi du.

Lur astinduaren osteko giza mugimendua »

Hilabete pasa igaro da Nepalgo lurrikaratik. Aste honetan itzuli dira haurrak eskolara. “Normaltasunera”. Nerea Agirrek zuzeneko harremana du Nepalekin, Rokpa Euskadi gobernuz kanpoko erakundeko presidentea baita. Kideek ematen dioten informazioaz gain, Nepalgo egunkariak irakurrita jasotzen ari da gertatzen denaren berri: “Eskolako lehen egunetan klaserik ez ematea gomendatu du gobernuak, soilik hitz egin dezatela, lagunekin jolastu, trauma gainditzen joateko. Pixkanaka bada ere, eskolara bueltatzea ere nahi zuten, normaltasunera itzultzeko”.

Zortzi mila hildakotik gora eragin zituen apirilaren 25eko lurrikarak herrialdean, eta beste dozenaka gehiago hamazazpi egun geroago izandako seismoak. Mendialdeko herrixka asko guztiz suntsituta geratu ziren; kalte handiak daude egun Katmandu hiriburuan. Zauriturik edo bizirik atera zirenek, beraz, egoera zaila dute aurrean. Horiei laguntzeko lanean ari dira gobernua eta askotariko gizarte erakundeak; tartean, Rokpa Euskadi.

“Hasieran ez genuen argi zer laguntza mota bidali. Harremanetan gaude laguntza banatzen ari direnekin, eta beharrak aldatuz doazen arren, kanpadendak dira gehien eskatzen dutena”. Rokpa Euskadik 82.000 euro inguru bildu ditu, eta ia 700 kanpadenda bidaliko ditu Nepalera. Gehiago ere izango dira: “Dirua iristen doan heinean materiala bidaltzen goaz”. Bide askotatik ari dira laguntza jasotzen: bazkideetatik, Gipuzkoa Solidariotik, enpresa pribatuetatik, norbanakoetatik, udaletatik… —besteak beste, Arrasate, Tolosa, Irun, Zarautz, Aretxabaleta, Errenteria eta Amurriokoek babestu dute—.

Egoera aldatu egin da lurrikararen osteko lehenengo egunetatik. Hasiera batean, “exodoa” egon zen Katmandutik herrixketara, baina alderantzizko bidea egiten ari dira herritar asko orain: “Herri ugari suntsituta geratu dira, eta luizi arriskua dago; beraz, gobernua jendea birkokatzen ari da, eta beste batzuk euren kasa doaz Katmandura”. Landa eremutik “milaka eta milaka” lagun iristen ari dira hiriburura; han, ordea, zaila da guztiei behar bezalako zerbitzua ematea.

Rokpa Euskadi Tibeten aritzen da lanean, baina nazioarte mailako erakunde bat izaki, Nepalen jarduten dutenekin harremanetan jarri zen lurrikararen ondoren. Rokpak umezurztegia du Katmandun, eta hara bidaltzen ari dira laguntza, baita beste hainbat umezurtz etxetara ere —Indrenira, adibidez—: “Kalean ari ziren lo egiten, eta orain kanpadendak aprobetxatzen ari dira, bitartean eraikina sendotzeko”. Kanpadenda handiak egiten dituen hornitzaile bat ere topatu du Rokpak, eta umezurztegietako batean jarri nahi duten gizarte jangelarako baliagarria izan daiteke: “Han dauden umeez gain, herrixketako jendea iristen ari zaie”. Landa eremuetara ere eramaten dituzte kanpadendak, familietan banatzeko. “Materiala herrixketara iristen denean, laguntzaileek hango ordezkariekin hitz egiten dute, jakiteko zein familiak behar duten gehien. Okerren daudenei ematen diete”.

Bestelako arazoak ere areagotu egin dira etxeak suntsitzearen ondorioz; pertsonen trafikoa, haurren kasuan, bereziki. Unicefek arriskuaz ohartarazi du: erakundearen arabera, haur esplotazioko indize altuak ditu Nepalek; azken datuen arabera, 12.000 ume dira urtean pertsona trafikoaren biktima. Agirrek azaldu duenez, gobernuak umezurztegi berriak irekitzea debekatu du, mafiek haurrak hartzeko arriskua ikusita: “Zin egiten diete Indian lana izango dutela, fabrika batean, etxeak garbitzen, haurrak zaintzen… Askok emagaldu etxeetan bukatzen dute”. Prebentzio neurri gisa, 16 urtez azpikoek ezin dute bakarrik baimenik gabe bidaiatu, eta herrixketara gizarte langileak bidaltzen ari dira, familiei gertatzen ari denaz abisatzeko.

Osasun arloan ere, zailtasunak dituzte. Gobernuak martxan jarritako kanpaina batez mintzo da Agirre: “Jendeak aire zabalean kaka egin zezan saihesteko, oso lan ona egiten ari zen gobernua, Osasunaren Mundu Erakundearekin batera. Nahiko aurreratuta zegoen kontua, baina lurrikararekin jendeak ez du etxerik, eta kalean egiten du; askok ibai ondoetan, garbitzeko”. Horren ondorioz, gaixotasunak agertzen ari dira; kolera da garrantzitsuenetako bat. “Eta espero da egoerak okerrera egitea montzoia iristen denean. Atzeratuta dator, baina ailegatzear da”. Ura edangarri egiteko gailu bat ere bidali du Rokpa Euskadik Nepalera —egunean 4.000 litro ur hornitzeko ahalmena du—.

Laguntza bidaltzeko momentu zailak igaro dituzte, aduanetako trabak eta abarrak. Hala ere, han ordezkaritza izateak lana erraztu die: “Ziurta dezakegu laguntza guztia iristen dela”.

@ Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau:

www.rokpa.org/eu_EU/