Oraindik, protagonistak »

Aitziber Arzalus
Udak berekin dakartza festak. Hernanin, Tolosan, Eibarren, Arrasaten eta Pasai Donibanen San Joan jaien biharamuna gainditzerako, sanpelaioak amaitzear dira Zarautzen, sanpedroei ekin diete Lasarte-Orian, Asteasun, Eskoriatzan, Orion, Andoainen, Zumaian eta Igeldon; santixabelei Usurbilen; sanmartzialei Irunen; eta Ferixa Nagusiko jaiei Elgetan.

Muturreko politika ez, ideiak bai »

Hegoi Belategi

Azken udal hauteskundeek hainbat datu esanguratsu utzi zituzten Gipuzkoan. Argi dago garaile nagusiak EAJ eta EH Bildu izan zirela, baina merezi du galtzaileetako batzuei arreta jartzea. Voxek eta Ciudadanosek ez dute izango ordezkaririk Gipuzkoako udalerri eta erakunde publikoetan, eta PPk nekez eutsi dio zeukan ordezkaritza eskasari; eserleku bakarra izango du Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Agerikoa da Gipuzkoako boto emaile gehienek Espainiako eskuina baztertu dutela. Zenbaitek harro adierazi dute, jada, Gipuzkoa ezberdina dela, barrendegi aurrerakoia dela, eskuinari eutsi dion gotorlekuetako bat dela.

Bizikidetzaren indusketak »

Eneritz Maiz Etxarri
Urtero, uztaileko lehen hamabostaldian, indusketak egiten dituzte Aiztondo bailaran, Saseta defentsa sisteman. Urtez urte bilakaera izan dute indusketek, eta herriz aldatuz joaten dira; iaz, esaterako, Larraulen egin zituzten indusketa lanak.

Juantxo Egaña: “Istorio bat sortu dugu bidean topatutako arrastoei jarraituz” »

Ane Ubegun Goikoetxea

“Ohiko bideetatik kanpo” lan eginda osatu du Juantxo Egaña argazkilariak (Donostia, 1961) Hernaniko Udalak babestutako Hernanin ikusiyak, 1875-1975 argazki erakusketa. Joan den larunbatean inauguratu zuten, eta irailaren 11ra arte egongo da ikusgai Hernaniko Biteri kultur etxean. Hernaniko garai bateko argazkien erakargarritasunarekiko jakin-mina piztea da helburua, eta, horrekin batera, historiaren ondare hori gordetzea.

Garai berrietara egokitzen »

Beñat Alberdi

Duela hamar urte inor gutxik aurreikusiko zuen handik gutxira sakelakotik txatean jardun beharko zuela lagunekin planen bat egiteko. Smartphone-ak gora eta smartphone-ak behera, errotik aldatu dira komunikatzeko bideak, eta, alde horretatik, baita saltokien paradigma ere. Egun, erabiltzaileek edozein produktu eros dezakete sakelakoarekin; etxera bidaltzeko eska dezakete, gainera. Denda txikiak errealitate berri horretara zein bestelako beharretara egokitzeko, Elkarrekin Ekin egitasmoa dauka martxan Oñatiko Udalak. Joan den astelehenean antolatu zuten azken saioa, MU Mondragon Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean: Datuak babesteko legea. Nola eragiten digu?

Zinema entzuten, jazza ikusten »

Unai Zubeldia

Jazz musikari keinuka egin dute zinema ibilbidea Woody Allenek, Bertrand Tavernierrek, Francis Ford Coppolak, Clint Eastwoodek eta beste hainbat zinema zuzendarik. Musika bandan dela, aktorearen larruan dela, argazkietan dela… Pantaila handiari begira ere goza daiteke jazzarekin, eta, hain zuzen ere, Euskadiko Filmategiak bi hari mutur horiek elkarrengana biltzea erabaki zuen 2015ean, Donostiako Tabakalerara lekualdatu zirenean. “Buruari bueltaka hasi ginen etorkizunean zer proiektu landu genezakeen ikusteko”, azaldu du Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak.

Errenazimentuko altxorra »

Aitziber Arzallus
Kepa Susperregi Azpeitiko erretorea da Soreasuko San Sebastian parrokiko Bakardadearen Kaperan egin zuten aurkikuntzaren erantzuleetako bat. “Kapera berritzeko laguntza eske hasi ginen orain dela hemezortzi bat urte”, gogoratu du Susperregik berak.

Erraietatik sortutako zauria »

Ane Ubegun Goikoetxea

Egoerak gaindituta bizi gara, eta ez dakigu zer egin. Gure indarrak agortzen ari dira”. Arrasateko guraso talde batek idatzitako hitzak dira, etsipenak jota. Euren seme-alabak Arrasateko bizilagunen esamesen epizentro izan dira azken asteotan: aurtengo otsailetik ekainera, nabarmen egin dute gora delituek eta lapurretek herrian, eta Arrasateko Udaltzaingoak 18 eta 31 urte bitarteko hainbat gazte identifikatu ditu delitugile gisa. Tabernetan, saltokietan nahiz etxabeetan egin dituzte lapurretak, baita labanarekin egindako erasoak ere. Udalak adierazi du “bereziki larria” dela herrian bizi duten egoera, eta fiskaltzari eskatu dio “neurriak har ditzala”. Fiskalak eginbidea hasi du dagoeneko, eta espediente bat ireki du.

Heriotzak irakasten du bizitzen »

Aitziber Arzallus

Txanpon beraren bi aldeak dira bizitza eta heriotza; bata ezin da ulertu bestea gabe. “Heriotzak ematen dio zentzua bizitzari”, Iñaki Arregi Izan-en ustetan (Elgoibar, 1973). “Heriotzari aurrez aurre begiratzen dionak, hilko dela onartua duenak, bizi egingo du bizitza; besteek, iraun egingo dute”. Ondo ikasia du lezioa, heriotza izan baitu irakasle bizitzaren eskolan.

Artea, artearen barnean »

Kerman Garralda Zubimendi

Nestor Basterretxearen Arriarango urtegiko eskultura matrioxka batean bilakatu du Nader Koochaki komisarioak, Harriak:barru, barren, barrene erakusketarekin. Panpina errusiar horiek panpina txikiago bat izaten dute barruan, eta uztailaren 14ra arte Antonio Menchen, Ion Arregi, Martin Ferran eta Koenraad Van den Driessche artisten artelanak gordeko ditu Basterretxearen lanak.