Eraikinetako garbitzaileek bi eguneko greba egingo dute, kale garbitzaileek baino %28 gutxiago irabazten dutela salatzeko. Langileen %80 emakumezkoak dira. - Irakurri gehiago...
COVID-19ak guztiz baldintzatu zuen 2020a, eta haren mende egongo da 2021a ere. Itxura guztien arabera, urte zaila izango da ekonomikoki. Kirolean, kulturan eta arlo sozialean badaude hainbat data seinalatu, baina birusaren hedapenari begiratu beharko zaio egiteko aukerarik dagoen jakiteko. - Irakurri gehiago...
COVID-19ak eragindako pandemia izan da 2020ko protagonista nagusia, hankaz gora jarri baitu guztia. Txertoa da orain esperantza iturri nagusia. - Irakurri gehiago...
Astelehenean egingo dituzte Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeak. Bi hautagaitza ariko dira lehian: 'Garai Berriak' eta 'Gipuzkoa, denon joko zelaia'. - Irakurri gehiago...
2021eko Espainiako aurrekontuak babestearen truke, Loiolako kuartelak dauden lurrak Donostiako Udalari saltzea onartu du Espainiako Gobernuak. Militarrek, ordea, ez dute hiritik alde egingo, eta auzotik ere ez, aldaketarik ezean, hipika elkartearen sailetara joateko asmoa baitute. - Irakurri gehiago...
Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da asteartean. GIBaren eta SARSaren arteko antzekotasunez, baina, batez ere, ezberdintasunez hitz egin dute Joseba Errekaldek eta Joseba Zabaletak. - Irakurri gehiago...
Bi aste pasatu dira Ertzaintzak Donostiako Infernua guneko bi eraikin hustu zituenetik. Sare informalen bidez lortu dute batzuek beste etxe batzuetara joatea, eta beste batzuk kalean daude.
IƱaki Arriola Garraio sailburuak adierazi du trenbidea bikoizteko lanak 2021ean lizitatuko dituztela. Amaitutakoan, trenek 7,5 minutuko maiztasuna izango dute. Iragarpena “enegarren propaganda iragarkia” dela iruditu zaio EH Bilduri.
Pandemia iritsi zenetik, bertan behera geratu dira festetako ia ekitaldi guztiak. Udal bakoitzak erabaki du zer egin festetako diru horrekin. Batzuek koronabirusak sortutako gastuei aurre egiteko erabili dute; beste batzuek, berriz, normalean antolatu ohi ez dituzten kultur jarduerak antolatzeko.
Ezinbesteko diru iturria da gaua zenbait sektoretako langileentzat. Etxeratze aginduak eta gainerako neurri murriztaileek eragin zuzena dute haien jardunean. Iturri hori itxita, berriak zabaltzea nahi dute, eta kaltetutako sektoreei begirako neurriak eskatu dituzte.