Lege bat, erasoei aurre egiteko »

Irungo Eskina Mosku tabernako jabeak hiru urtean pairatu duen jazarpen homofoboa salatu ostean, agerian gelditu da halako gertakariei aurre egiteko mugak dituela egungo araudiak. LGTBI kolektiboaren diskriminazioaren kontrako lege bat eskatu du Gehituk. - Irakurri gehiago...

Kezka, kexa eta haserrea »

Gipuzkoako hiri hondakinen zati bat —100.000 tona urtean— Mutiloako zabortegira eramaten hasiko dira 2016a amaitu aurretik. Ormaiztegi, Mutiloa eta Gabiriko alkateek kezkatuta hitz egin dute horri buruz. - Irakurri gehiago...

Arrazakeriaren aurkako antenak »

Urtebete darama Fatimak alokairuzko etxebizitza bila, baina atzerritarra dela-eta, inon ez diote alokatu nahi. Berdin sareak hartu du haren salaketa. Oiartzualdean urtea darama sareak lanean, aldundiaren laguntzarekin, eta laster Debagoienean ere hasiko dira lanean. - Irakurri gehiago...

Atzokoari begira, biharkoa lantzen »

Lau hamarkadatan asko aldatu da euskal gizartea; ez horrenbeste Kilometroak jaia. Aldarrikapenak indarra galdu du, festa baten kontsumoaren mesedetan. Horregatik, hausnarketa prozesu bat abiatu dute, 2020an jai eredu berri bat aurkezteko helburuarekin. - Irakurri gehiago...

Trapuak, lanpostuak sortzeko »

Emauseko trapuketarien kooperatibak 35. urteurrena ospatu berri du. Filosofia sinplea da Emausena: jendeak botatzen duena jaso, hori saldu eta ateratzen duten diruarekin lana topatzeko ezintasuna duen jendeari lanpostu duin eta egonkor bat ematea. 32 langile daude orain lanean. - Irakurri gehiago...

Lehorra, ez txarra eta ez ona »

Uda lehorra izan da, eta bero handiko egunak ere ugari izan dira. Horrek eragina du baserrietan; ganadua duten baserritarrentzat eta baratzetik bizi direnentzat, ordea, oso ezberdina izan da uda honen eragina: ganaduzaleak kezkatuta daude; baratzeek, berriz, produkzio oparoa izan dute. - Irakurri gehiago...

Irailarekin barealdia heldu da »

Udan 2,2 milioi ibilgailu pasatu dira Irungo ordainlekutik; horri Biriatun Frantziako poliziek jarritako kontrolak gehituta, auto ilarak egunerokoak izan dira Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugan. Irailarekin batera, asko murriztu dira ilarak. Ikusteko dago barealdiak iraungo duen ala ez. - Irakurri gehiago...

Geroz eta haur gehiago familia beharrean »

Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen dituen harrera zentroetan 310 bat haur eta gazte bizi dira; haietatik 44 harrera familia egoki baten zain daude. «Familia eredu perfekturik» ez dagoela eta era guztietako hartzaileak behar dituztela nabarmendu du Beroa elkarteak, adingabeak ere halaxe direlako. - Irakurri gehiago...

Nahiak ez du espazio faltarik »

Kultur espazio alternatiboen kudeaketaz gogoetatu dute Eibarko Biharrian elkarteko Ibone Arretxek eta Filmadrid jaialdiko Fernando Vilchezek. Biak bat datoz: dirutan ez dira aberastuko, baina sarean lan egiteak eta programazio propioa eskaintzeak bestelako aberastasuna ematen die. - Irakurri gehiago...

Askatasunerako bidean lagun »

Abuztuaren 19an 75 urte beteko dira Comete sarearen bitartez ihes egin zuten lehen hegazkinlari aliatuek Bidasoa ibaia gurutzatu zutenetik. Hori oroitzeko, eta Bidasoaz alde honetan aritu ziren mugalarien lana eskertzeko, Bidasoa Askatasun Bideak elkarteak bi eguneko egitaraua antolatu du. - Irakurri gehiago...