Bisitatzetik esploratzera »

Gipuzkoara turistak erakartzeko marka berria aurkeztu du Foru Aldundiak: ‘Explore San Sebastian Region’. Markaren diseinatzaileek azaldu dutenez, Donostiaren erakarmena turistak lurralde osora erakartzeko baliatu dute. Lehengo ‘Visit Gipuzkoa’ leloak helburu hori ez zuela betetzen iritzita eskatu zuten diseinu berria. - Irakurri gehiago...

Herritarrak hitza hartzera doaz »

Erabakitzeko eskubidea praktikara eramango dute igandean Gipuzkoako 32 herritan. «Ilusioa» aipatu dute botoa emateko aukera izango duten herritar askok. Emaitza baino, erabaki ahal izatea bera dute garrantzitsutzat. Ezkorrak ere badira tartean: «Politika kontuekin nazkatuta gaude». - Irakurri gehiago...

Metro gehiago handientzat »

Merkataritza gune handien azalera mugatzen zuen Eusko Jaurlaritzaren araudia baliogabetuta, Donostian ez dago mugarik zentro komertzial handiak eraikitzeko. Garbera da horren onuradun nagusia, baina epe ertainean nabarmen handitu daiteke halako zentroek hartuko duten azalera. - Irakurri gehiago...

Lagun egitea baita laguntza »

Baketik-ek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kanpaina bat jarri dute martxan, Izeba proiektuan parte hartuko duten boluntarioak aurkitzeko. Hogei gazte daude gaur egun osaba edo izeba baten zain. Gutxienez astean behin, adingabeei lagun egitea, haietaz kezkatzea, hori da haien egitekoa. - Irakurri gehiago...

Lau urtean behin baino gehiago »

Hauteskundeetatik harago, herritarrek erabaki ahal izateko tresna dira herri galdeketak. Askotariko gaiei buruzko kontsultak egin dira Gipuzkoan; azken urteotan hondakinen bilketaz izan dira gehienak - Irakurri gehiago...

Txikiek egin arren, handia »

Musika eskolek datorren ikasturterako matrikulazio epea irekiko dute hil honetan. Haietako bat da Loatzo. 2002an sortu zuten, eta Tolosaldeko zortzi herri txiki batzen ditu. Batuta, bestela izango ez luketen ikasle kopurua lortu dute; baita herri txikietan oso zaila den instrumentu eskaintza ere. - Irakurri gehiago...

Betaurreko moreak janzten »

2011n Gipuzkoako Foru Aldundiak Berdinbidean programa jarri zuen abian; 10.000 biztanletik beherako herrientzako laguntza programa bat, herri horietan berdintasun politikak abian jartzeko. - Irakurri gehiago...

Protagonistak izan zirelako »

Intxorta Egunean, emakume erresistente eta errepresaliatuei egin zaie omenaldia. Gerran eta gerra ostean emakumeak ekintzaile, sortzaile eta protagonista izan zirela aldarrikatu nahi du Intxorta 1937 taldeak. - Irakurri gehiago...

Ihesbideei atea itxi nahian »

Abian da errenta kanpaina, eta Gipuzkoako Ogasunaren lehentasuna iruzurraren aurkako borroka da. Iaz, 357,7 milioi euroko iruzurra azaleratu zen. Kontzientziazioa da ardatzetako bat. - Irakurri gehiago...

“Ezerosoak gara, ispilua gara” »

Iazko jardunaren balantzea egin du alkoholiko eta adiktuen errehabilitaziorako Aergi elkarteak. Leonor Carmonak bere esperientzia kontatu du: urtetako alkoholismoa eta hiru urteko terapia. - Irakurri gehiago...