Aztertzaile faltak eragindako buxadura »

Gipuzkoako Autoeskolen Elkartearen arabera, 5.000 ikasle daude gidabaimena ateratzeko azterketa praktikoa egiteko zain. Esan du hamar aztertzaile dagozkiola Gipuzkoari, baina bost bakarrik daudela gaur egun. - Irakurri gehiago...

Parkeak, bestelako patroi batzuen bila »

Kendu dituzte zintak parkeetatik, eta hasi dira haietan jolasean umeak. Azken urteotan, aldaketa bat igarri da parkeetan, eta indarra hartzen ari dira bestelako jolas eta materialak proposatzen dituzten ereduak. Betiko ‘partxis parkeek’ zenbait gabezia dituztela azaldu dute adituek. - Irakurri gehiago...

Kultur programazioa martxan »

Viktoria Eugenian eta Antzoki Zaharrean aurreko asteburuan izan ziren lehen kultur ekitaldiak. Hilabeteotan bertan behera geratu diren jarduerak udazkenean egiteko asmoa du Donostia Kulturak. Zinemak ere ari dira irekitzen pixkanaka, eta herrietan ere hasi dira programazioak zehazten. - Irakurri gehiago...

Haurrentzako agenda, oraindik osatu gabe »

Miren Garate

Konfinamendua dela medio, sei aste egon ziren haurrak etxetik atera gabe; egunean ordubete ateratzeko baimena eman zitzaienean, lagunekin ez jolasteko esan zitzaien, distantziak mantendu behar direlako; eta eskolara ere ezin dira joan oraindik. “Beren berdinekin jolasteko aukerarik ez dute izan, eta itxialdiak eragindako ondorio emozionalak igartzen zaizkie”, esan du Amaia Perez Elorza Urtxintxako kideak. Aisialdi elkarte horrek eta beste batzuek —Astialdi sarea elkartean biltzen direnek— Ume eta nerabeentzako aisialdi hezitzaileko jarduerak dituen 2020ko uda baten alde izeneko adierazpena atera dute. Inoiz baino beharrezkoagoa iruditzen zaie aurtengo udan ere udalekuak antolatzea. Eta ez kontziliazioa errazteko bakarrik. “Iruditzen zait begirada batez ere gurasoen beharretan jarri dela, baina beharra haiek dute: haurrek eta gazteek. Ez dakit instituzioak konturatzen diren horretaz”.

Demostratzeaz “nekatuta” »

2018ko irailean hasita, bederatzi hilabeteko greba egin zuten Gipuzkoako epaitegietako eta ertzain etxeetako garbitzaileek. Lan jakin batzuetarako %20ko plusa lortu zuten. Aurtengo urtarrilean ziren kobratzen hastekoak, baina salatu dute oraindik ez dutela zentimorik ikusi. - Irakurri gehiago...

Birusaren faktura arindu nahian »

Urnietako merkatariak eta zerbitzuen arloko negozioak ez daude konforme udalak iragarritako laguntza neurriekin, eta urteetan «abandonatuta» sentitu direla salatu dute. Udalak, berriz, adierazi du ezin diela eskatutakoa eman, aurtengo aurrekontuetan izango duen murrizketa dela eta. - Irakurri gehiago...

Agintaldi osoa hankaz gora »

Diru bilketan izango duen jaitsieraren eraginez, Udal Finantzaketarako Foru Funtsa %20 murriztea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta aurtengo aurrekontuak berregituratzera behartuko ditu horrek udalak. Buruan zituzten hainbat proiektu bertan behera utzi edo atzeratu egin beharko dituztela iragarri dute. - Irakurri gehiago...

Begi bat hurrengo hilabeteetan jarrita »

Ezohiko errenta kanpaina ari da izaten Gipuzkoan: ez diru kontuengatik, zeren, orain iazko sarrerak eta gastuak aurkezten direnez, COVID-19aren eraginik ez baita igartzen, baina bai aitorpena egiteko moduagatik; izan ere, Internet bidez soilik aurkeztu ahal izan da orain arte. Asteazkenean zabaldu zituzten bulegoak. - Irakurri gehiago...

Urte osoko diru iturria jokoan »

Jaietan irabazten dutenarekin pasatzen dute urtea hainbat negoziok. Udaberri eta udako hilabeteetan lanik ez egiteak ia urte eta erdiko geldialdia esan nahi du haientzat, eta batzuek uste dute ez dutela irauteko aukerarik izango. - Irakurri gehiago...

Epaitegiak, kolapso arriskuan »

Telelanerako aukerarik ez dago Gipuzkoako epaitegietan, eta ia oinarrizko zerbitzuak bakarrik eman dituzte azken asteotan. Lana pilatzea eragin du horrek. Horrez gain, uste dute hurrengo hilabeteetan ere ohi baino lan gehiago izango dutela, erregulazio espedienteengatik, alarma egoeran jarri diren isunengatik nahiz bete ez diren kontratuengatik. - Irakurri gehiago...