Inoizko Lilatoirik jendetsuena »

Igandean izango da 33. Lilatoia, Donostian, 10:25ean, eta 6.000 parte hartzaile inguru izango dira irteeran, orain arteko gehien. Egun horretan sortzen den giroa eta ekitaldiak emakumeen kirolari egiten dion ekarpena nabarmendu dute iaz lasterketan parte hartu zutenetako batzuek. - Irakurri gehiago...

Eraldaketa soziala xede »

Gipuzkoako 51 GKE daude Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundean. Iñigo Odriozola kideak esan du herritarrengan eragin nahi dutela. GKEen eguna izango da astelehenean.

Gida bat portaleetan etxe turistikoen aurka saretzeko »

Ezkaratzetan etxebizitza turistikoak debekatzeko gida bat aurkeztu du Saretxe Donostiako Gros auzoko etxebizitza sindikatuak. Salatu du etxebizitza turistikoek auzokideen bizitza garestitzen dutela. Hainbat akordio lortu ditu jada. - Irakurri gehiago...

Igandeak festa giroz esnatzen »

Kaleak artean jendez betetzen hasi aurretik ateratzen dira txistulariak. Jada ez dira asko iganderoko dianei eusten dieten udalerriak, baina, aspaldiko ohitura hori mantendu duten tokietan, txistulariek astero zain izaten dituzte zenbait jarraitzaile beren balkoietan. - Irakurri gehiago...

Lehenago detektatzea helburu »

Datozen hilabeteotan aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak gaitasun handiko ikasleak detektatzeko hartuko dituen neurriak. Aupatuz elkarteak uste du "aurrerapauso bat" ekar dezakeela, baldin eta lan hori egin behar dutenek "beharrezko prestakuntza" badute. - Irakurri gehiago...

Euskara, sormenerako harribitxia eta aukera »

Sortzaile gazteak dira Julen Portillo zarauztarra, Andrea Gonzalez bergararra eta Maddi Etxeberria andoaindarra. Internet bihurtu dute euren gotorleku, eta han biluzten dute barrua, eguneroko kontuak bideo labur bihurtuta. Hasieratik argi eduki zuten hirurek: euskaraz sortuko zituzten edukiak. Bidea egiten ari dira. - Irakurri gehiago...

Erretzeari utzi nahian, taldean »

Minbiziaren aurkako AECC elkartearen terapietan, alde psikologikotik eta fisikotik lantzen dute tabakoarekiko mendekotasuna. Gipuzkoako zazpi herritan antolatzen ditu erretzeari uzten laguntzeko saioak. Batez beste, hamarretik seik lortzen dute helburua. - Irakurri gehiago...

Prezioak eta beste kezka batzuk »

Baliteke 2023a ekonomiak zeresana emango duen urtea izatea. Prezioak oraindik ere altu egongo direla ohartarazi dute nazioarteko erakundeek, eta Euriborrak ere gora egitea aurreikusten da. Bizimoduaren garestitze hori lan itunetan kontuan hartu ezean, pobretu egingo dira langileak.

Bidaide, garuneko kalteak izan ostean »

Jaiotzetikoak ez diren burmuineko gaitzak dituzten pertsonek eta haien ingurukoek osatzen dute Atece elkartea. Harentzat izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen boluntariotza saria aurten. Iktus bat izan ostean batu ziren elkartera Iñaki Diez donostiarra eta Jose Antonio Floro zizurkildarra.

Durangoko Azokaren olatuan »

Ezohiko bi aldiren ostean, berriz ere sortzaile, argitaletxe eta kulturazaleen topagune bihurtuko da Durangoko Azoka datorren astean. Haren eragina, ordea, ez da Durangora eta azokako egunetara mugatzen; aurten, esaterako, Gipuzkoako liburu dendetan ere liburu aurkezpenak izango dira abenduan. - Irakurri gehiago...