Baserriko bizimodua, herri kirolak eta sukaldaritza, hiru punta horiek ditu Arrutiren egunerokoak. Urretxu eta Zumarragako Herri Kirol Elkarteko zuzendaritzako kidea da gaur egun. - Irakurri gehiago...
Informatikaria lanbidez, idazle lana eta militantzia ditu gustuko Gomezek. Eibarren zein Bartzelonan hainbat mugimendutan ibili eta gero, borroka "pazifistan" dabil egun. - Irakurri gehiago...
Aldundian ari da lanean 2015etik, baina Jose Ignacio Asensiok ez dauka ahazteko 2011tik 2016ra Tolosako Udalean egin zuen lana. "Gipuzkoarren aniztasuna" bermatu nahi dutela esan du. - Irakurri gehiago...
Errenteriako aktoreak nostalgiaz gogoratu ditu antzezle gisa emandako lehenengo pausoak. Uste du euskara gehiago bultzatu behar dela gaur egungo telebistako eskaintzan. - Irakurri gehiago...
Informazio eta eduki asko dago sarean, eta hori dena ondo kudeatzeko, txiki-txikitatik egin behar dela lanketa bat uste du Zalduegik; urduri edo triste sentitzea zerbaiten "pista" izan daitekeela azaldu du. - Irakurri gehiago...
Umetan hasi zen Llobregat txistua jotzen, eta txistuak bizi izan du ordutik; txistuak sartu zuen segaren munduan ere, eta Tolosako Jeajeaka kultur taldeko kidea ere bada gaur egun. - Irakurri gehiago...
1987tik ari da Arritxu Iribar Euskadi Irratian lanean. Kirol esataria da egun, eta txirrindularitza kronikak egiten ditu, batez ere. Kirol zinegotzia ere bada Zumaiako Udalean. - Irakurri gehiago...
Haurra zenean, artean Soraluzen bizi zela, antzerkigintzaren harra barruraino sartu zitzaion Jokin Oregiri, baina ez zuen garatzeko lekurik izan Bilbora ikastera joan zen arte. Ia 30 urte geroago, ibilbide oparoa izan du eszenatoki gainean zein atzean; telebista ere jorratu du. - Irakurri gehiago...
Lejla Oruc Bosnian jaio zen, 1986an. 5 urte zeuzkan jaioterrian gerra piztu zenean. 1992an iritsi zen Ordiziara. Dioenez, gerrak eragindako zauriak irekita daude oraindik, 30 urte geroago. - Irakurri gehiago...
COVID-19arekin depresio eta antsietate sintomak hirukoiztu egin direla jakinarazi du Alonsok, eta ez du zalantzarik izan: "Denok joan beharko genuke noizbait psikologoarengana". - Irakurri gehiago...