"Gustuko lekuan, aldaparik ez" dio esaera zaharrak, eta antzeko zerbait gertatzen zaio Asensiori. Apirilean hasi zen Naiz Irratiko 'Bigarren kafea' saioa gidatzen, eta ezin maiteminduago dago. Tokioko Olinpiar Hiria da bidaiazalearen hurrengo geltokia. - Irakurri gehiago...
Semea entretenitzeko bideoak egiten hasi zen Bereziartua, eta, gaur egun, Youtuben 500.000 jarraitzailetik gora ditu zarauztartutako lasartearrak. Era guztietako trasteak desegitea eta muntatzea gustatzen zaio, baina motoak dira haren zaletasunik handiena. - Irakurri gehiago...
Eusko Jaurlaritzaren Hobekuntza Teknikorako Zentroan lan egiten du Aitor Alberdi zumarragarrak, Basque Team fundazioko kirolariekin. Lehiatzea gustuko izan duen kirolari bat ere bada. - Irakurri gehiago...
2007an izendatu zuten, lehenengoz, Gipuzkoako ahaldun nagusi, eta, 2011tik 2015era oposizioan egon ondoren, hamargarren urtea betetzen ari da karguan. Markel Olano arduratuta dago egungo egoerarekin, baina sinetsita dago bide onean ari direla lanean. - Irakurri gehiago...
Mendi Eskualdeen Europako Sarearen presidente karguan berretsi berri dute Juanan Gutierrez. Eibartarraren ustez, garrantzitsua da Bruselan egotea, eta ez politika arloan eragiteko bakarrik, mendi eremuen etorkizuna bermatzeko baizik. - Irakurri gehiago...
Bikote musikala osatu dute Errenteriako sopranoak eta Uruguaiko piano jotzaileak. Martxoan aurkeztu behar zuten proiektuari moldaketak egin dizkiote itxialdian, diziplina askotakoa bihurtu dute: 'Amilamia'. - Irakurri gehiago...
Nerea Amilibiak gustuko du mendian korrika egitea, eta gorputzak eusten dion arte jarraitzeko asmoa du: "Nire adinarekin oso indartsu sentitzen naiz oraindik". Mendian asfaltoan baino gutxiago sufritzen dela dio. - Irakurri gehiago...
Naturari dion maitasunak bultzatuta, Aitziber Sarobek hura kontserbatzeko borrokan darama bizitza guztia. Bidean aldeko baino kontrako gehiago topatzea "nekagarria eta etsigarria" izan daitekeela onartu duen arren, berean jarraituko du lanean. - Irakurri gehiago...
Ormaiztegiko Kuko jatetxea egoera berrira egokitu da, eta etxera eramateko otorduak eskaintzen ditu. Urtarrilean, Iker Markinez sukaldariak 20 urte egingo ditu jatetxe horretan. - Irakurri gehiago...
Erdi Aroan, burukoak janzten zituzten euskal emakume ezkonduek. Gutxienez hiru mendetan erabili ziren, baina jantzi ezezagunak dira gaur egun. Haien historia berreskuratu nahian ari da Pardo.