Eraikinetako garbitzaileek bi eguneko greba egingo dute, kale garbitzaileek baino %28 gutxiago irabazten dutela salatzeko. Langileen %80 emakumezkoak dira. - Irakurri gehiago...
Gerra piztu da Mendebaldeko Saharan. "Ezjakintasun handia dago: gure herritarrak oso egoera latza ari dira bizitzen, eta kezka eta beldurra dira nagusi", esan du Fatimetu Zenanek, Ikaztegietan bizi den errefuxiatu sahararrak. "45 urte pasatu dira gatazka hasi zenetik, eta nazioarteko herrialdeek ez dute ezer egin".
Lemniskata eskualdeko zientzia sareak bederatzigarren ekitaldiari ekingo dio gaur, ‘Urtarrila, matematikaren bila’ zikloarekin. Dibulgazioa du oinarri sareak zientzialarien lana ezagutarazteko.
Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan da otsailaren 11, eta, Elhuyarren ekimenez, dibulgazio lana egingo dute Elgoibar, Soraluze, Tolosa eta Villabona-Amasako hainbat dendatan.
Azora inbertsio funtsaren esku geratutako etxeetako maizterrek salatu dute isilbidezko luzapenak egiten ari dela jabe berria. Elkarteko kideek zazpi urterako kontratuak nahi dituzte, Vascongadarekin egin bezala.
40 urte dira Azpeitiko helduen danborradan emakumeak lehen aldiz danborra jotzen atera zirela. Udalak ‘Amamaren danborra’ dokumentala argitaratu du, eta asteartean izango da estreinaldia.
Leire Narbaiza
‘Prime time’-an kantu afari bat, inongo herri telebistak emango ez lukeena. - Irakurri gehiago...
Ana Mendiola donostiarrak ‘Besarkadarako olerkiak’ poema sortaren euskarazko bertsioa kaleratuko du laster. Modu berritzaile batean jaso ditu poemak: kartetan.
2007an izendatu zuten, lehenengoz, Gipuzkoako ahaldun nagusi, eta, 2011tik 2015era oposizioan egon ondoren, hamargarren urtea betetzen ari da karguan. Markel Olano arduratuta dago egungo egoerarekin, baina sinetsita dago bide onean ari direla lanean. - Irakurri gehiago...
COVID-19ak guztiz baldintzatu zuen 2020a, eta haren mende egongo da 2021a ere. Itxura guztien arabera, urte zaila izango da ekonomikoki. Kirolean, kulturan eta arlo sozialean badaude hainbat data seinalatu, baina birusaren hedapenari begiratu beharko zaio egiteko aukerarik dagoen jakiteko. - Irakurri gehiago...