Irudi bidezko indusketak »

Unai Zubeldia

Arkeologiari buruzko kontuak gizarteari ezagutaraztea eta hurbiltzea: erronka horrekin ekin zion bere bideari Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren Jaialdiak (FICAB) 2001ean, eta, Aizpea Goenaga jaialdiko zuzendariaren eta Irungo Oiasso museoko koordinatzaile orokorraren hitzetan, proiektua “oso sendotuta” iritsi da 19. ekitaldira —Oiasso museoa da antolatzailea—. Astelehenean hasiko da jaialdia, azaroaren 18an, eta larunbatean amaituko da, azaroaren 23an. Arkeologiari eta ondare arkeologikoari buruzko 24 film dokumentalekin gozatu ahal izango da aurten, Irungo Amaia kultur zentroko auditoriumean, Irungo CBA udal liburutegian, Orona Fundazioaren egoitzan —Hernanin— eta Donostiako Aquariumean. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Bat bera ere ez zen libratzen »

Danel Agirre

Iragan igandean bozkatu gabe geratu nintzen berriro: izan ere, aurkeztutako alderdi guztiak faxistak ziren. Hilabeteak pasatu ditut nire botoarekin armagedoia oztopatzeko mentalizatzen, akziorako prest nengoen. Baina H egunerako, nora apuntatu edo nondik jo asmatu ezinik ikusi nuen neure burua, mareatu samar, aukera onargarririk gabe.

Andre, ikerlari eta aitzindari »

Miriam Luki
Elena Tuduri tolosarra (1893-1979) pedagogoa izan zen, eta etnografia ikerlanak egin zituen. Unibertsitateko irakaslea izan zen Madril, Guadalajara eta Toledoko Escuela Normal zeritzen irakasle eskoletan.

“70eko hamarkadan egiten ziren gauzak pentsaezinak dira egun” »

Artearen eta 70eko hamarkadako mugimendu feministaren arteko harremana aztertuz, erakusketa bat jarrita dauka Ansak Bilboko Azkuna Zentroan. Erakusketen antolatzaile lana eta komisarioarena uztartzen ditu. - Irakurri gehiago...

Konponbidean, eskutik »

Eider Goenaga Lizaso

Dislexiaren diagnostikoa lortzeko luze borrokatu ondoren, eta Dislegik ume dislexiadunen gurasoekin antolatutako bilera batean beste familiekin esperientziak partekatu ostean, errealitate hori ezagutzera eman behar zuela pentsatu zuen Nekane Lazkanok, Ner Group-eko Tolosa Arretxe lantegiko langileak. “Ikusi nuen ezezagutza handia dela dislexiaz ari garenean, jendeak ez dakiela zer den, zer zailtasun dakartzan, edota zein zaila den arazoarentzako erantzun egoki bat topatzea”, pentsatu zuen.

Aurreiritziak argitzeko »

Beñat Alberdi

Espainian, presidentegaien arteko eztabaidan, mintzagai izan da immigrazioaren gaiaren trataera; izan ere, hautagai batek handiak bota zituen gaiari buruz: zenbakiak, zurrumurruak, usteak… Baina inork ez zion erantzun. Beste kontu bat da hautagai ultraeskuindarrarekin eztabaidatu behar den edo ez. Hala ere, kontua Euskal Herrira ekarrita, bada behin eta berriz gertatzen den fenomeno bat: zurrumurruak egia gisa aurkezten dira askotan, eta bere horretan gelditzen dira gero. Horren jakitun, egoera horren aurkako sareak sortu dituzte hainbat herritan. Aretxabaletan, Zurrumurruen Aurkako Sarean eta udalak berak sustatuta, bukatu berri dute formakuntza. Praktikan jartzea tokatuko zaie orain.

Tolosan ere badaude izarrak »

Unai Zubeldia

Aurkaria mendean hartuko balu, aurrera egitea lortuko balu… Tolosa futbol taldeko jokalariak eta entrenatzailea baldintzazko esaldi guztiei ihes egin nahian dabiltza azken asteotan, baina, nahi gabe ere, “Pontellas” besterik ez dute entzuten batean eta bestean. Espainiako Hirugarren Mailako lehen multzoko taldea da Pontellas, Porriñokoa (Galizia), eta, Tolosaren gisan, historiako balentriarik handienetakoa egiteko aukera dauka hurrengo asteazkenean.

Eskubaloiak badu eragina »

Aitziber Arzallus

Arrauna eta futbola dira kirol nagusiak Orion. Oraintsu arte hala izan da, behintzat. Baina bada azken urteetan indarra hartu duen beste kirol bat, emakumeen artean, batez ere: eskubaloia. Hori horrela, Eragin eskubaloi kluba sortu dute herrian. Soilik neskez osatutako kluba da; ezaugarri hori duen Gipuzkoako eskubaloi elkarte bakarra. Abian den denboraldian, ehun neska inguru ari dira kamiseta horia soinean.

Adur Gorostidi: “Animaliekin lanean ari garenok ia terroristen pare jartzen gaituzte” »

Eider Goenaga Lizaso
Baserriko lanak eta baserri kanpoko lana uztartu zituen hainbat urtez Adur Gorostidik (Larraitz, Abaltzisketa, 1988), baina duela pare bat urte baserria hautatu, eta kanpoko lana utzi zuen, biak uztartzea ezinezkoa egiten zitzaiolako.

Utzi bibotea modaz harago »

Ariane Vierbücher

Azaroa da eta biboteak erakusteko garaia iritsi da. Ez da modak sortzen dituzten haien azken joera, ez delako kontu berria. Hori baino harago doa mugimendua: elkartasunagatik egiten dute.

Gizarteak gizonezkoen osasunaren inguruan kontzientzia hartzeko mundu mailako mugimendua da Movember; batez ere, prostatako eta barrabiletako minbiziaren inguruan kontzientzia sortzea eta ikerketarako dirua biltzea da helburua. “Ingelesezko moustache —bibotea— eta November —azaroa— hitzen laburdura da”, argitu du Bittor Bolinagak, Movember kanpainarekin bat egin duen Goierriko MoHerri taldeko kideak. Gizartean gero eta mugimendu ezagunagoa da, eta gero eta gehiago dira mugimendu horrekin bat egiten duten herritarrak. Erraz identifika daitezke, gainera, “azaroan bibotea uztea” dutelako ezaugarri. Bibotearena sinbolikoa da; dibertigarria ere izan daiteke, baina irudi kontu bat baino harago doa.