Jose Antonio Villar: “Kazetaritza da iritzi publikoaren egilea eta manipulatzailea” »

Beñat Alberdi

Hamaika etiketa ditu, berez, Jose Antonio Villarrek (Oñati, 1939). Kantaria da, Ez dok Amairu taldeko kide izan zen, hogei urte pasatu ditu agertokietan, eta Goenkale telesailean ere aritu zen. Haren alor akademikoa ez da horren ezaguna, ordea. Urte ugari daramatza komunikazioaren arloa ikertzen eta egunez egun ikasten. Horren harira plazaratu du Nacionalismo nacionalismos. La acción comunicativa del periodismo actual liburua. Kataluniako prozesua ardatz hartuta, hedabideek zabaldu dituzten mezuak aztertu ditu oñatiarrak. Eztabaida sustatu nahi du gaiarekin.

Zaintzaileen zaintza lanetan »

Kerman Garralda Zubimendi
Adineko eta gaixo askok zaintzaileren baten beharra izaten dute egunari aurre egiteko. Halere, kasu batzuetan, zaintzaileak ere laguntza behar izaten du adinekoaren edo gaixoaren arabera.

Korner jaialdia »

Erakusketak, solasaldiak, film proiekzioak, dantza emanaldiakā€¦ Reala-Athletic gizonezkoen eta emakumezkoen derbiez gain, askotariko eskaintza izango da otsailaren 10era arte.

Urtarrilak 28-otsailak 28

Emakumeek

Kornerra, zubi lanerako gunea »

Unai Zubeldia

Goleko marra oso urruti ere ez dauka kornerrak, baina aulkiak ere bertan-bertan izaten ditu gehienetan; bai argazkilarienak eta bai zaleenak. Estrategia jokaldia deitzen zaio zelaiaren izkina bateko mugan gelditzen den erpinetik hasten denari, eta estrategiatik asko izaten du kultur proiektu orok ere. Futbola eta kultura: itxuraz mutur banatan bizi diren bi errealitate izanik ere, iaz kornerrean elkartu zituzten bi hari muturrak. “Eta ederra izan zen emaitza”, aitortu du Iñaki Gabarainek, Ernest Lluch Donostiako Amara auzoko liburutegiko zuzendari eta Korner jaialdiaren programa arduradunak.

Ilusio faltsuak »

Leire Narbaiza

Emaidazu eskua, ta hau gertatu zeneko lekura eramango zaitut./ Baina zuk nahiago/ dena ederki ikustea begiak itxita./ Zin egidazu ez dela berriz gertatuko,/ baina soilik ezpainak mugitzen dituzu, ezta?/ Utzidazu esaten lekukoek ez dutela beti berdin ikusten./ Orain ez dago ilusio faltsurik./ Zure itxaropenak zoroen solas pausa./ Zerraldoa bahitua izan da kalean denen aurrean,/ eta zu mutu zaude orain. / Zeinek ulertuko du?/ nagitsuak isilik jarraituko dira./ Zeinek pagatuko du/ inozentzi galduaren prezioa?”.

Txakurraren lekuan jarrita »

Imanol Garcia Landa
Txakurren mundua da Xabier Moiua tolosarraren pasioa, eta ogibide bihurtu du, gainera. Maskotentzako Urubi denda dauka, batetik; eta txakurren hezkuntza eta jarrera moldaketa lantzen ditu, bestetik.

Edertuta ere, zokoratuta »

Olatz Mitxelena

Pasaiako badiako lokatza hondeatzea portuko sakonera mantentzeko. Horixe izan zen Jaizkibel dragaontziaren egitekoa Pasaiako portuan aktibo egon zen bitartean. Draga 1933. urtean egin zuten Bilboko Euskalduna ontziolan, eta 50 urtez aritu zen Pasaiako portuan lanean. 1984. urtean hondartu zen, eta harentzat erabileraz kanpo geratzearekin batera hasi zen gaur arte dirauen oztopoz beteriko bidea, utzikeria eta herdoilaren kontrako borroka kasik etengabean.

“Zirkuituetan berdinak ziren auto denak eta araudia; gustatu zitzaidan” »

Iaz bete ziren 30 urte euskal automobilismoak zirkuituetan urrezko aroa hasi zuenetik. Pablo Irizar Zubizarreta gabiriarra izan zen bide irekitzaileetako bat. 1988tik 1996ra ibili zen, marken txapelketak irabazi zituen, eta Citroenen pilotu ofiziala izan zen. - Irakurri gehiago...

Urteurrenagatik, agerraldi “berezia” egingo dute gaur »

Urtebete da Gipuzkoan pentsioen aldeko mugimendua sortu zela, eta Gipuzkoako Helduen Elkarteen Plataformak urteurrena “ospatzeko” agerraldi “berezia” egingo du gaur, Donostiako Koldo Mitxelena

Borroka hasi besterik ez da egin »

Aitziber Arzallus

Erretiroa etapa lasai eta aspergarria dela pentsatzen dutenei usteak ustel bihurtu baietz erretiroa hartzeko ordua iristean. Ikusi besterik ez dago Miguel Gortariren eta Karlos Etxeberriaren egunerokoa. “Etapa lasaiagoa bada, azkenean laneko ardurek beti eragiten dutelako tentsioa, eta orain horrelakorik ez dugulako. Baina oso bizirik gaude, gauzak egiteko gogotsu”, adierazi du Etxeberriak. Amezketarra sartu berrietakoa da erretiratuen taldean. 61 urte ditu, eta, 33 urtez irakaskuntzan lanean jardun eta gero, duela bi urte eskas utzi zion eskolak emateari, 2017ko abenduaren hasieran, hain zuzen.