Eider Goenaga Lizaso
Koldobika Jauregiren lanek paisaia eta ingurunea goratzen dute. Halaber, paisaiak eta inguruneak are ikusgarriago egiten dituzte Koldobika Jauregiren lanak. Museo bat da, ezohiko museoa, inondik ere. Ur Mara izena du, eta Alkizan dago. 11 hektareako lursaila hartzen du, eremu malkartsu eta zuhaitzez betea. Eta, han, arteari tokia egitea erabaki zuten duela sei urte; baina ez soilik Koldobika Jauregiren arteari. Museo irekia da, ez dago lau hormaren artean, edonor sar daiteke bertara eta ikusgai dauden obrekin gozatu. Baina museo irekia da, era berean, beste artisten lanei ere tokia egitea duelako helburu; artea, bere edozein adierazpenetan, eskultura, pintura, musika, literatura…
Eider Goenaga Lizaso
Lenbur fundazioak dituen bederatzi museoetako bat da Erraizabal baserria. Duela hogei bat urte, Artzaintzaren Ekomuseoa jarri zuten bertan; Gipuzkoan ia inor baserri bat museo bilaka zitekeela pentsatzen hasi baino lehen, Olatz Conde Lenburreko kideak azaldu duenez (Legazpi, 1974).
Aitziber Arzallus
Euskal Herriko itsas ondarea eta kultura bertatik bertara ezagutu nahi duenarentzat, ezinbestean joan beharreko lekua da Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoria. Elkartea, izatez, AEBetan sortu zuten, 1997an, Mainen, Ingalaterra Berrian, Ameriketatik izeneko trainerua eraiki zutenean.
Aitziber Arzallus
Aralarko natura eta euskal kultura, biak batean lantzeko aukera dute Aralarko Parketxe Hedatura doazen bisitariek. Biak batean, soilik bietako bat edota bietatik pixka bat, bisitari bakoitzaren ezaugarrien, interesen eta egingo duen egonaldiaren iraupenaren arabera. “Karta zabala eskaintzen dugu, bakoitzak gehien gustatzen zaion menua aukeratu dezan”, dio Ainhoa Diez de Salazar Aralarko Parketxeko koordinatzaileak (Donostia, 1988).
Eider Goenaga Lizaso
Aurreko asteburuan mendian ibili zen Manuel Agirresarobe (Aia, 1941) tximeletak harrapatzen. 18 urte zituenetik dabil tximeletak biltzen eta katalogatzen, eta oraindik zaletasunari eusten dio, gogotsu. Urte hauetan guztietan eginiko tximeleta bilduma Munduko Tximeleten Erakusketa Iraunkorra museoan dago ikusgai, Irunen, Larritxipi kalean. Museoa Agirresarobek berak jarri zuen martxan, 1996an; eta, 2006an, Irungo Udalak erosi zuen erakusketa. Egun, udalak kudeatzen du, eta Agirresarobek egiten ditu gidari lanak; haren kargu daude, halaber, erakusketa berritzeko eta mantentzeko lana ere. Guztira, 7.000 tximeleta inguru daude ikusgai.
Eider Goenaga Lizaso
Antiguako ermitaren osagarri gisa, eta baselizari, Zumarragari zein Urola Garaia eskualdeari oihartzun handiagoa emateko xedearekin, 2014an jarri zuten martxan Antioko Interpretazio Zentroa.
Eider Goenaga Lizaso
Nautilus. Horrela izena zuen Jules Verneren Hogei mila legoako bidaia itsaspetik eleberrian Nemo kapitainak gidatzen zuen urpekoak. Duela 500 milioi urtetik bizi den molusku zefalopodo baten izena baliatu zuen Vernek bere eleberriko urpekoari izena hartzeko.
Eider Goenaga Lizaso
Museo edo monumentu multzo gisa 2002an hasi ziren lanean Zarauzko Santa Maria la Realen; Arte eta Historia Museoa atondu zuten kanpandorrean, eta parrokian, kanpandorrean eta bi eraikinetan topatutako aztarnategi arkeologikoak ireki egin zituzten bisitarientzat.
Eider Goenaga Lizaso
Pagoetako natur parkeak eguna pasatzeko aukera paregabea eskaintzen dio hara biltzen denari. Gipuzkoako Parketxe Sarea osatzen duten natur parkeetako bat da, eta bisitariari Iturrarango interpretazio zentroan egiten zaio harrera.
Eider Goenaga Lizaso
Mineralak eta fosilak biltzen txiki-txikitan hasi zen Javier Vargas (Eibar, 1967), eta, gaur egun, Elgoibarko Fosil eta Mineralen Museoko sortzaile eta zuzendaria da. Museoak 1992an ireki zituen ateak, baina hura sortzeko ideia 1986-1987 inguruan hasi zitzaion buruan bueltaka.